Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 24 de octubre 2021, 21:22
Euskaltzaindiak antolatutako R. M. Azkue Literatura Sarietan hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago. Izan ere, Euskararen Akademia Ofizialak, BBKrekin elkarlanean, egitasmo hauxe berriro ere antolatzea erabaki du, gazteak literaturaren mundura erakarri eta idazteko zaletasuna suspertu eta bultzatzeko helburuarekin.
Beste urte batzuetan ospatutako edizioetan bezala, aurten ere guztira bi modalitatetan esku hartu ahal izango dute gazteek; batetik, narratibakoan; eta, bestetik, poesiakoan. Hala, horietan 2004 eta 2011. urteen artean jaiotako pertsonen sormenak onartuko dira soilik. Autoreak Euskal Herrikoak zein nazioartekoak izan daitezke, baina lanok euskara hutsean aurkeztu beharko dira nahitaez.
Hautagaitzok aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da. Irabazleak, aldiz, datorren urteko martxoan iragarriko dituzte. Nahi duen edonork, euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri helbidean lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko aukera izango du. Lanok Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusira bidali beharko dira, Plaza Berriko 15. zenbakira, hain zuzen ere.
Parte-hartzaileak adinaren arabera sailkatuko dituzte. Hortaz, A mailan 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak egongo dira. B mailan, berriz, 2004tik 2007ra bitartekoak. Narrazioaren kasuan, A mailan lanen gutxieneko luzera bi orrikoa izan beharko da, eta, B mailan, laukoa. Halaber, olerkien modalitatean, A mailan gutxienez 15 lerro izan beharko ditu sormenak, eta, bigarrenean, 30 lerro.
Literaturaren munduko pertsona adituek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia, Euskaltzaindiak berak izendatuko dituelarik. Epaimahaien erabakiak behin betikoak izango dira. Gainera, ez dute edonola ere aurretiaz plazaratutako argitalpenik onartuko.
Guztira sei sari banatuko dituzte. Bi modalitateetako irabazleek 300 euroko diru-laguntza eskuratuko dute. Bigarren geratzen direnek 240 euro irabaziko dituzte, eta, hirugarren sailkatuek, 180. Horrez gain, aurten nobedade gisa, 500 euro emango dizkiote idazlan gehien aurkezten dituen hezkuntza zentroari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.