Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskaltzaindiaren domina jaso du gaur goizean. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin batera, Bilboko Plaza Barriko Akademiaren egoitzara joan da, lokalera egin duen bigarren bisitan. Izan ere, lehendabizikoa 2013ko azaroaren 20an egin zuen, bere estreinako legegintzaldian. Orduko hartan, Euskaltzaindiaren egoitza ezagutu eta Urrezko Liburuan sinatu zuen.
Gaurko ekitaldian, bestalde, azpimarratu du «euskarak, Europak bezala, ez duela mugarik», eta Euskaltzaindiak «osotasuna eta bermea ematen diola gure hizkuntzaren aniztasunari eta batasunari». Adierazpen horiek 2013an Euskaltzaindiak 'Europako Herritarren Saria' jaso zuela gogoratu ondoren etorri dira, «urteetan egindako lanagatik merezitako aintzatespena», esan du.
Lehenik, Urkullu Akademiaren Zuzendaritzarekin batzartu da liburutegian. Bertan, Euskaltzaindiaren lan-ildo eta helburu nagusiak laburrean azaldu dizkiote Zuzendaritzako kideek, eta, azalpenaren ostean, hainbat liburu eta agiri erakutsi dizkio Andres Urrutia euskaltzainburuak Lehendakariari: Joanes Leizarragaren ¡Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria' (1571), Axularren 'Gero' (bigarren edizioa, 1700?), Anton Abadiak 'Lore Jokoetan bildutako euskal kantak' eta Koldo Mitxelenak 1968an Arantzazuko bilkurari buruzko akta (eskuz idatzitakoa).
Azkenik, Lehendakariak eta euskaltzainburuak agerraldia egin dute hedabideen aurrean. Iñigo Urkulluk zein Andres Urrutiak azpimarratu dute erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela euskalgintzari hauspoa eta sendotasuna emateko. Lehendakariak aitortza ere egin dio Akademiari, modu honetan: «Lehendakari naizen aldetik, eta Eusko Jaurlaritzaren izenean, urte hauetan guztietan egin duzuen lana, lankidetzarako erakutsi duzuen prestutasuna eta gure herriari egin diozuen ekarpena eskertzen dizuet. Ekin diozue eta emaitzak bistan dira. Jarrai ezazue, euskarak merezi du eta». Hain zuzen, etorkizunari begira jarri da Andres Urrutia bere berbaldian: «Euskal gizarteari zerbitzu emateko dugun bokazioari eutsiz jarraituko dugu, eta gure gaur egungo helburuetan sakonduko dugu etorkizunean ere, hain zuzen, digitalizazioan, nazioartekotzean, profesionalizazioan eta Akademiaren lanaren sozializazioan».
2023ko abenduaren 3ko elkarrizketa
Jan Echevarría
Ondoren, Andres Urrutiak Euskaltzaindiaren domina eman dio Urkulluri eta 'Gero' liburuaren faksimilea oparitu dio. Dominak hauxe dio: «Iñigo Urkullu Lehendakariari Akademiaren alde egindakoengatik esker-erakutsiz».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.