Leire Larrazabal
Sábado, 1 de abril 2023, 22:16
Euskaltzaindiak, laugarren aldiz, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza jarri du martxan. Dirulaguntza 800 eurokoa izango da, gehi beste 1.200 euro lana 2024ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada. Gidoiak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da, eta parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informazio gehien bidali beharko dute posta elektronikoz: info@euskaltzaindia.eus, mezuaren gaian hauxe adierazita: 'Lautan Hiru antzerki-ekoizpenari 2024ko laguntza'.
Publicidad
Hauexek dira bete beharko dituzten oinarri edo arauak. Horrela, antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Gainera, antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko.
Halaber, ez dira onartuko antzerko beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Hori bai, bakarrizketak ere onartuko dira eta lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak. Gaia eta moldeari dagokionez, libreak izango dira.
Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin. Beraz, aurtengoa, laugarren aldia izango da. Helburu nagusia euskarazko antzerkia «hauspotzea da», batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari, epimahaiak hala baderitzo, ekoizpenaren jarraipena egin ostean, noski.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.