Hilabete bat igaro da AEK-k Korrikaren 23. edizioaren ibilbidea aurkeztu eta martxoaren 14an Irundik atera eta 24an Baionan amaituko dela iragarri zuenetik. Aste batzuk geroago, ekimenaren webgunean Korrikaren unitate didaktikoak jarri ziren eskuragarri Euskal Herri osoko ikastetxeentzat. Eta, orain, euskaltegien txanda heldu da. «Material didaktiko honek Korrika ezagutaraztea eta girotzea du helburu euskaltegietako ikasleen artean, maila guztietan eta mota guztietako eskaintzetan: presentzialean, autoikaskuntzan eta online», diote ekimenaren arduradunek.
Publicidad
Besteak beste, Korrikaren historian bidaia egitea proposatzen dute eta bilduma osoa hemen dago eskuragarri. Amaia Lopez de Luzuriaga eta Joseba Irazabal egileek azaldu dutenez, aurrena, webgunean unitate laburrak topatuko dira: albiste motzak dira, edizio honetako kanta aitzakiatzat hartuta, Korrika badatorrela iragartzekoak. Ataza horiek abenduan argitaratu ziren, kanta publiko egitearekin batera.
Horrez gain, behe-mailetarako, Ane Elordi Alburquerque Korrikako arduradun nagusiari egindako elkarrizketa ere txertatu dute. Unitate horiei lotuta, hamabi galderako Kahoot jolasa sortu da, behe-mailetako zenbait eduki errepasatzeko aukera ematearren.
Euskararen aldeko martxaren ibilbidearen jolasa ere dago, urtero argitaratzen dena, baina aurten nobedadeekin datorrena. Horien artean, online galdetegia. Eta Korrika ataleko txartelei dagokienez, ohiko galderez gain, «audioak eta bideoak» topa daitezkeela nabarmendu du Lopez de Luzuriagak. Unitate labur horri amaiera emateko, euskara-ikasleek Korrika aplikazioaren inguruko albistetxo bat irakurri ahal izango dute, ibilbidearen inguruko xehetasunak jakiteko.
Hori nahikoa ez dela, unitatearen zati nagusia dago eskuragarri: Joseba Irazabalek sortua, 'Korrika historian' du izenburua, eta gehienbat online egitekoa da. Bertan, ikasleari ibilbide birtual bat proposatzen zaio eta hamarkada ezberdinetatik salto eginez, Korrikatik Korrikara bidaiatzeko aukera izango du.
Publicidad
Lehendabiziko pantailetan, unitate osoko lanen azalpena emago zaie parte-hartzaileei. Ondoren, bideo batek martxa ospetsuaren historia gogoraraziko die, eta, hori ikusita, garaia hautatzeko pantailara helduko dira: Korrika 80ko hamarkadan, Korrika 90eko hamarkadan ala KORRIKA XXI. mendean. Irazabalek azaldu duenaren arabera, «gure proposamena hirurak jarraian egitea da».
Garaia aukeraturik, beste bideo batzuk zabalduko dira, hamarkada bakoitzean Korrika nola garatu zen erakutsiko dutenak, garai horretan euskarak eta munduak nolako egoera bizi zuten informatzeaz gain. Eta horrekin guztiarekin batera, hizkuntza- eta ulermen-jarduerak ere eskainiko dira bertan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.