Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Miércoles, 8 de abril 2020, 19:22
AEK euskaltegiek Korrika Sorkuntza Beka jarri dute martxan. Korrikarekin bat eginez ekimena bi urterik behin ospatuko da. Deialdi bakoitzean proiektu bakarra sarituko dute. Hori dela bide, onuradunaren proiektua Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusi bilakatuko da. Egitasmoak euskal kultur sorkuntza sustatu eta bultzatzea du xede. Era berean, Korrikaren inguruan antolatzen den eskaintza kulturala aberastea bilatuko du bekak.
Korrika Sormen Bekaren lehendabiziko edizioan hautagaitzak aurkezteko epea urritik urtarrilera bitartean izango da. Bertan hainbat disziplina nahiz bakarra aurkezten duten proiektuak onartuko dira, baina agertoki edo plaza batean emateko modukoak izan beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.
Irabazleari 23.000 euroko diru-laguntza emango diote, proiektua ikuskizun bihurtu dezan. 2023. urteko Korrikarekin lotuta egongo da lehenengo deialdia. Beraz, 2022ko azarotik 2023ko apirilera ibiliko da Euskal Herri txoko ezberdinetako oholtzen gainean.
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten dabilen herri erakunde bat da. Egun helduen euskarazko euskalduntze eta alfabetatzean aritzen den elkarterik zaharrenetarikoa dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra da. Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.
1980. urtetik Korrika izeneko errelebo-lasterketa aldarrikatzailea antolatzen du AEK erakundeak. Egitasmoak herriz herri ibilbide luzea egiten du Euskal Herrian barrena, euskara sustatzeko helburuarekin. Eskuz esku pasatzen den lekuko batek irudikatzen du euskara guztion artean aurrera eraman beharra. Hasieran urte eta erdiro egiten bazen ere, gaur egun bi urterik behin antolatzen da Korrika.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.