Borrar

Euskaldunek gainontzeko probintzietan sendagaiak erosi ahal izango dituzte urte bukaeran

Txartel elektronikoari esker Euskadi abantaila hau izango duen bederatzigarren erkidegoa izango da

izaskun MOyano

Sábado, 18 de noviembre 2017, 23:05

2017. urte hau amaitu baino lehen euskaldunak lasai alde egin ahal izango dute beste bederatzi erkidegoetara haien osasunaz arduratu gabe. Izan ere, txartel elektronikoari esker gainontzeko probintzietan sendagai erosteko abagunea izango dute. Hori dela eta, ez dute beraien medikuarenera errezeta eskatzera joan beharko, botikan bertan zuzenean erosi ahal izango baitute.

Hori azaldu du behintzat, Jon Darpon osasun sailburuak, 'Forum Europa, Tribuna Euskadi' izeneko espazioan eman zuen hitzaldian. Eztabaida, askotan ospatzen da Bilbon udazkenean. Bertan Urkulluk osasunaren inguruan hartutako erabakien inguruan mintzatzen dira gizarteko hainbat sektoreetako ordezkariak.

'E- errezeta' izeneko ekintza Osasun Ministerioak sustatu zuen, herritarrek beraien sendagaiak estatu osoko botiketan txartel elektronikoa erabilita eskuratzeko xedez, eta preskripzioa burutu zuten tokia alde batera utziz. Duela gutxira arte ekintza hau ezinezkoa izan zen, erkidego bakoitzean erabiltzen zituzten programa informatiko ezberdinen ondorioz.

Proiektu honen hastapenak 2013. urtekoak dira, Kanariar Uharteak eta Extremaduraren artean burututako informazio aldaketak zirela medio. Gaur egun ordea, ekintza hau beste zazpi erkidegotan eraman dute aurrera. Besteak beste, Galizia, Gaztela eta Mantxa, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Valentzian. Euskadi urte bukaeran proiektura batuko den hamargarren erkidegoa izango da, eta datozen hilabeteetan faltatzen diren probintziak ere bat egitea espero dute. Hots, Andaluzia, Katalunia, Madril, Balear Uharteak, Asturias, Kantabria, Murtzia, Ceuta eta Melilla.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaldunek gainontzeko probintzietan sendagaiak erosi ahal izango dituzte urte bukaeran