Ghost musikalaren eszena bat.

Euskalduna Jauregian estreinatuko den GHOST musikalak aktoreak aurkeztu ditu

Hamazazpi artistak osatutako taldeak abuztuaren 21ean eskainiko du lehenengo emanaldia

El Correo

Miércoles, 26 de junio 2019

'GHOST, el musical' ikuskizuna abuztuaren 21ean estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian 17 artistak osatutako taldearekin. Hala adierazi dute asteazken honetan ikuskizunaren arduradunek, zeinek jakinarazi dute musikalean parte hartuko duten artisten artean, Molly paregabeari bizia emango dion Cristina Llorente antzezlea eta Sam antzeztuko duen Roger Berruezo izango direla. Samen adiskide eta lankidea (Carl) Christian Sánchezek antzeztuko du, eta Oda Mae enigmatikoari Ela Ruizek emango dio bizia.

Publicidad

Horrez gain, musikaleko partaide ere izango dira Joan Mas (Willy López lapurra antzeztuz), Oscar Albert (metroan gora eta behera dabilen mamua izango da), Esteban Oliver (ospitaleko mamua), Javier Santos, Alex Arce, Pedro Martel, Juls Sosa, Natalia Salim, Laura Castrillon, María José Arcas eta Elisabet Molet. Swing gisa, berriz, Jose Miralles eta María Moreno ariko dira.

Musikala, Federico Bellonek zuzendutako jatorrizko ekoizpena da, nazioartean ibilbide garrantzitsua duten ikuskizunen zuzendari artistikoa. Bere lanen artean, Disneyren eta Cameron Mackintosh-en Mary Poppins, Italian, nabarmendu daiteke.

Efektu bereziak

41 eszenak eramango dute filma antzerkira, eszenan jartze ikusgarriarekin. Mary Poppins musikalaren Italiako emanaldien efektu berezien arduraduna den Paolo Carta ilusionistaren eskutik, ikuskizunak, filmeko eszena gogoangarriak irudikatuko dituzten efektu berezi hunkigarriak erakutsiko ditu, hala nola, mamuak Oda Maeren gorputza zeharkatzen duen eszena, edo jadanik mitiko bilakatu direnak, Samek hormak zeharkatzen dituenak.

Zuzeneko musika eskaintzen duen ikuskizunak, piano, bateria, baxu eta gitarra jotzaileek osatutako banda dauka, Julio Awaden musika zuzendaritzarekin, ikus-entzuleak 90eko hamarkadako pop/rock-ean murgiltzeko, Unchained Melody ikonikoa ahaztu barik. Koreografiak Chiara Vecchik zuzentzen ditu eta gidoiaren moldaketa eta letrak Silvia Montesinosenak dira.

Publicidad

GHOST, el musical lanak, 1990ean pantaila handian arrakasta itzela lortu zuen maitasun istorioa darama antzerkira. Filma, gidoiari esker Oscar saria irabazi zuen Bruce Joel Rubinek idatzi zuen, eta protagonistak Patrick Swayze, Demi Moore eta Whoopi Goldberg izan ziren. Bruce Joel Rubin berak antzerkirako moldatutako ikuskizuna musikal formatuan helduko da orain, Londresen eta Broadwayn estreinatu ondoren. Glen Ballarden eta Dave Stewarten musika eta letrak ditu. Azken hori Eurythmics talde britainiarreko konposatzailea da.

Irakurleak jakingo duenez, Ghost, Sam eta Molly protagonista dituen betiereko maitasun kontakizuna da. Lapur batek mutila hiltzen duenean zoriona amaitzen zaio bikoteari. Samen izpirituak ez ditu bizien mundua eta bere maitea utzi gura. Mollyren bizia salbatu beharraren ondorioz, mutila bertan geratuko da mamu bilakatuta, bere maitea bizi duen arriskuaz ohartarazteko. Bien arteko harremanerako modu bakarra, mutilarekin komunika daitekeen igarle bitxia da.

Publicidad

Gauzak horrela, ikuskizun honetaz gozatu nahi dutenek jakin beharko dute aukera izango dutela abuztuaren 21ean. Pena mereziko du!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad