Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
'Irrits' film laburra ere bertatik bertara ikusteko aukera izango da. zinea.eus

Euskal zinemaren gaualdia, Irisarrin

'Oihartzunak', 'Muga' eta 'Irrits' film laburrak ikusteko aukera izango da, eta, ondoren, solasaldia

Zurekin

Martes, 24 de octubre 2023, 16:38

Euskal zinemaren proiekzio batzuekin gozatu eta horien inguruan solasteko aukera izango da ostegunean, Irisarriko Ospitalea-Ondare Heziketa Zentroan. Hain zuzen ere, 'Oihartzunak' (2022), 'Muga' (2022) eta 'Irrits' (2022) film laburrak izango dira ikusgai, 19.00etatik aurrera.

Publicidad

Horrela, hasteko, Carmen Echeverriaren 'Oihartzunak' filmarekin gozatzeko aukera izango da. Ekaineko gau bero batean kokatzen da istorioa. Maiak eta Txemak ostiral arratsalde lasaia pasatuko dutela uste dute; alabaina, etxearen kanpoaldetik datorren gatazka baten oihartzuna entzungo dute. Zer izango ote da?

Eñaut Castagnetek 'Muga' proposatzen digu. Joxeanentzat ez da Euskal Herria banatzen duen mugarik. Astero-astero alde batetik bestera ibiltzen da, hazten dituen txerrien salmentarako. Kamarurentzat, ordea, oztopo eta arrisku guztien sinonimoa da muga. Nola bukatuko ote da abentura?

Azkenik, Maider Oleagaren 'Irrits' ikusteko aukera izango da bertaratzen direnentzat. Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan hasiko dira haurrentzako udalekuetan. Baina egun berotsu batean, Clarak irrikaz iseka egiten du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean ibiliko da gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago laguna jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

Filmak ikusi ondoren, bertaratutakoek pelikulei buruz hitz egin ahal izango dute. 12, 21 eta 15 minutuko pelikulak ditugu, beraz, hiru ordu laurden inguruko emanaldiaren ondoren, horien inguruan mintzatzeko aukera izango dute ekimenera hurbiltzera animatzen direnak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad