Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Lehen obra euskalduna 1915 urtekoa da. Fotola
Euskal zinemagintzaren hastapenen nondik-norakoak

Euskal zinemagintzaren hastapenen nondik-norakoak

Lehendabiziko ekoizpenak XX. mendeko lehen laurdenekoak dira

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 4 de junio 2021, 23:12

Egia esan euskal ohiturekin edota geografiarekin zerikusia zuten filmak 1896tik eta 1910eko hamarkada bitarte luzatu ziren. Ikus-entzunezkook Lumière anaiek nahiz Fructuós Gelabert zinemagileek gauzatu zituzten. Izan ere, garaiotakoak dira, 'Irun' filma edo San Mames zelaiaren inaugurazio-partiduko zenbait eszena.

Dena den, lehendabiziko ekoizpenak XX. mendeko lehen laurdenekoak dira. Lehen obra euskalduna 1915 urtekoa da, Louis Feuillade zuzendari frantsesak filmatu zuena, 'Un drame au Pays Basque'. Bigarrena, berriz, Telesforo Gil Garcíak gidatu zuen 1924. urtean, 'Edurne, modista bilbaína', izenekoa, erabateko arrakasta bereganatu zuena euskal lurraldean.

Azken honek txarteldegietan ospe itzela izan zuen, erabilitako aurrekontua baino bost aldiz gehiago eskuratu zuelarik zinemetan. Zoritxarrez, ez da filmaren edonolako kopiarik gorde, gidoiaren kopiak badaude ere. Ikus-entzunezkoaren kopia bakarra gauzatu zuten eta hauxe Euskal Herriko zinema ezberdinetatik igaro zen, bertan matxuratu zelarik.

Halaber, urteotako beste film entzutetsu bat 'El mayorazgo de Basterretxe' izan zen. Hauxe Mauro eta Victor Azkona anaiek produzitu eta zuzendu zuten 1928an. Honetan ikusi zen lehendabiziko aldiz ikurrina bat pantaila handian. Hain handia izan zen bandera honen agerpenak eragin zuen ezegona, non Gobernadoreak, gidoia irakurri eta eszena hura deskubritzean, debekatzea erabaki zuen. Istiluak istilu, Azkona anaiek euren lana amaitzea lortu zuten, 1928ko abenduaren 19an estreinatu zutelarik.

Ekoizpenak euskal herritarrak nahiz prentsa zur eta lur utzi zituen. Baina, honek galerak eragin zituen zinemetan. Izan ere, urteotan soinudun filmekin lehendabiziko urratsak ematen hasi ziren nazioartean, Azkona anaien film mutu honi izugarrizko kaltea eraginez. Obra honetako zenbait eszena Julio Medem euskal zuzendariaren 'La pelota Vasca' film arrakastatsuan ageri dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal zinemagintzaren hastapenen nondik-norakoak