Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 24 de marzo 2021, 20:46
Nantesko Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiak 30. edizioa egingo du aurten, ostegun honetatik, martxoaren 25etik apirilaren 4ra, eta Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean babesten eta sustatzen duten 'Fenêtre Basque' edo 'Euskal Leihoa' atalak 13 euskal film eskainiko ditu (zazpi luze eta sei labur).
Berriro ere Nantes Frantziako kritikari profesionalen eta zinemagintzaren hiri bihurtuko da (urtero 27.000 bat ikusle biltzen ditu), eta euskal ekoizpen nabarmenenak, eta, oro har, euskal zinemagile garrantzitsuenen lanak barne hartzen dituen 'Fenêtre Basque' atalak 20 urte beteko ditu aurten.
Bada, Etxepare Euskal Institutuak astelehenean jakitera eman zuenez, 13 izango dira Nantesko jaialdian ikusgai izango diren euskal filmak, zazpi luzeak eta sei laburrak.
Hain zuzen, Oskar Alegriaren 'Zumiriki', Asier Altunaren 'Arzak Since 1987', Imanol Rayoren 'Hil kanpaiak', Lara Izagirreren 'Nora' (2020) eta Telmo Esnalen 'Urtzen' film luzeak ere ikusiko dira. Halaber, bi euskal ekoizpen izango dira jaialdiaren sail ofizialean: Juanma Bajo Ulloaren 'Baby' eta David Pérez Sañudoren 'Ane'.
Eskainiko diren film laburrak, aurreko urteetan bezala, Kimuak 2020 aukeraketan jasotakoak dira: Tucker Dávila Wood eta Larry Mankusoren 'Barbudos', María Elorza eta Koldo Almandoz bikotearen 'Quebrantos', Paul Urkijoren 'Dar-Dar', Huazkena Taldearen 'Ehiza', Pablo Hernandoren 'El ruido solar' eta Marina Palacioren 'Ya no duermo'.
Covid-19ak baldintzatutako edizioa izango da aurtengoa. Horregatik, formatu digitalean egitea erabaki dute, baina aurrez aurreko zinema ahaztu gabe. Horrela, zinema areto eta kulturguneen irekieraren ziurgabetasuna dela eta, ezohiko erabakia hartu dute antolatzaileek, eta jaialdia FestivalScope platafomaren bidez eskainiko dute.
Formatu digitalean egingo den arren, aurrez aurreko ekintzak izango dira maiatzaren 21etik 23ra, ekainaren 11tik 13ra, eta ekainaren 19 eta 20ean. Katorza, Les Cinématographe zinema aretoak eta Teatro Graslin dira zinemaldiaren alde fisikorako hautatu dituzten guneak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.