Borrar
Taldeka zortzi domina irabazi dituzte eta Euskal selekzioak, aldiz, sei bereganatu ditu Igor Martin
Euskal sokatiralariek 14 domina eskuratu dituzte Irlandako Nazioarteko Txapelketan

Euskal sokatiralariek 14 domina eskuratu dituzte Irlandako Nazioarteko Txapelketan

Dena den, munduko txapelketa batean urrezko domina eskuratu gabe jarraitzen du selekzioak, 2014. urtean ofizialtasuna lortu zuenetik

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 25 de febrero 2020, 21:28

Euskal sokatiralariek 14 domina eskuratu dituzte Irlandako Nazioarteko Txapelketan. Taldeka zortzi domina irabazi dituzte eta Euskal selekzioak, aldiz, sei bereganatu ditu. Dena den, munduko txapelketa batean urrezko domina eskuratu gabe jarraitzen du selekzioak, 2014. urtean ofizialtasuna lortu zuenetik.

Bukatu da Letterkennyn (Irlanda) ospatu den nazioarteko lehiaketa. Zehatzago esanda, herrialdeka, lau zilarrezko eta bi brontzezko lortu dituzte. Taldeka, berriz, bi urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko lau domina eskuratu dituzte. Inoiz horrelako txapelketa batean izan duten ordezkaritzarik oparo eta zabalena eduki arren, ezin izan dute 2018ko Txinako Mundu Txapelketan lortu zuten marka hobetu. Duela bi urte, hamasei domina lortu zituzten: bi urrezko, zazpi zilarrezko eta beste zazpi brontzezko.

Lehiaketaren lehendabiziko egunean, euskal ordezkaritzak bost domina irabazi zituen, urrezko bat (Badaiotzek), bi zilarrezko (Beti Gaztek) eta bi brontzezko (Gaztedik eta Ibarrak). Txapelketara abiatzeko aurrerapauso esanguratsua egin zuten. Gainera, emakumezkoen 540 kiloko finala bi euskal taldek lehiatu zuten, Badaiotzek eta Beti Gaztek. Gaztedik itxi zuen podiuma, Herbehereetako Monickendam taldeari irabazita.

Beti Gazte euskal ordezkaritzak zilarrezko beste domina bat ere irabazi zuen, 580 kiloko mistoan. Dena den, ezin izan zuen Monickendam menderatu. Era berean, gizonezkoen 560 kiloko finalean berriro ere ez zen euskal talderik izan. Hirugarren eta laugarren postuak bi euskal taldek lehiatu zituzten, Ibarra eta Gaztedi elkarren aurka lehiatu baitziren, eta azkenean, gipuzkoarrentzako izan zen domina.

Bestalde, txapelketaren bigarren egunean urre bat eta bi brontze eskuratu zituen euskal ordezkaritzak. Badaiotzek irabazi zuen urrea emakumezkoen 500 kilokoan, Taiwango Jingmei taldeari gailenduz. Hala, txapeldunen testigua kendu zioten Taiwaneko taldeari. Maila horretan ere, Beti Gaztek hirugarren postua lortu zuen. Gainera, gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gaztek eta Ibarrak elkarren aurka egin zuten hirugarren postuagatik eta finala nafarren alde erabaki zen.

Herrialdeen arteko norgehiagoka da selekzio askoren xedea. Euskal selekzioaren kasuan Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuten taldeak ibili ziren selekzioaren koloreak defendatzen, hala nola, Beti Gazte gizonezkoen 640 eta 600 kilokoan, emakumezkoen 540 kilokoan eta mistoan; Badaiotz emakumezkoen 500 kilokoan; eta Ibarra gizonezkoen 560 kilokoan. Hori dela medio, lau domina bereganatu zituzten, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal sokatiralariek 14 domina eskuratu dituzte Irlandako Nazioarteko Txapelketan