Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Duela egun batzuk aldarrikapena egin zuten Durangon. GU ERE BAI
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna exijitu dute Biarritzeko Munduko Pilota Txapelketan

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna exijitu dute Biarritzeko Munduko Pilota Txapelketan

91 euskal pilotariak Espainiarekin, Frantziarekin, Estatu Batuekin, Txilerekin eta Kanadarekin jokatzen ari dira lehiaketa honetan

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 24 de octubre 2022, 13:52

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna exijitu dute egunotan Biarritzen ospatzen ari diren Munduko Pilota Txapelketaren baitan. Nazioarteko 36 selekzio lehiatzen ari dira hemeretzi modalitatetan Ipar Euskal Herriko udalerri honetan azaroaren 29ra bitarte. Baina, Euskal Selekzioak ez duenez ofizialtasuna bermaturik, ezin du bertan parte-hartu. Hala, euskal pilotariei nazioarteko selekzio ofizial ezberdinekin lehiatzea besterik ez zaie geratzen. Hori dela medio, 91 euskal pilotariak Espainiarekin, Frantziarekin, Estatu Batuekin, Txilerekin eta Kanadarekin jokatzen ari dira.

Testuinguru horretan Biarritzeko Aguilera Jai Alai pilotalekuaren aurrean munduko txapelketaren irekiera ekitaldiaren aurretik protesta antolatu zuen igande honetan, urriaren 23an, Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak. 'Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna' lemapean landu zuten mobilizazioa.

Kolektibo honen ordezkari gisa Eñaut Etxeberria pilotaria mintzatu zen. Etxeberriak Euskal Herriari selekzio ofizial bat izateko eskubidea ez ahalbidetzea sinestezintzat jo zuen. Bere esanetan, «Euskal pilotariok ezin dugu Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartu Euskal Herriko selekzioarekin»:

Egoera latz honen inguruan ere elkarretaratzea gauzatu zuten pasa den urriaren 12an, Durangon, Bizkaian. Bertatik Munduko Pilota Batzarrari eta euskal pilota federazio anitzei eskatu zieten irtenbide egokiak topatzeko lanean buru belarri jarrai dezatela. Neurri horien artean dago Euskal Pilota Federazioa ofizial egiteko eskaera berriz ere egitea Nazioarteko Federazioan.

Era berean, Euskal Herriko gainerako erakundeei erabil ditzaketen tresna juridiko, politiko eta pertsonalak baliatzeko eskatu zieten, ofizialtasuna lortzen laguntzeko ahalik eta azkarrenen. Bereziki kontuan izanik nazioartean ofizialtasuna lortzeko arazoa juridikoa baino gehiago politikoa dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Selekzioaren ofizialtasuna exijitu dute Biarritzeko Munduko Pilota Txapelketan