UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 12 de diciembre 2021, 11:48
'Euskal pinturaren memoria' mintegia ospatuko dute asteartean, abenduaren 14an, Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Bilboko Udalarekin elkarlanean Sabino Arana Fundazioak euskal margolariak gogora ekarri nahi izan ditu, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen barnean sortutako euskal kultur adierazpenen oroimenaren baitan.
Publicidad
Aipatu bezala, mintegia abenduaren 14an izango da, asteartea, goizeko ordutegian: 9.30etik 13.15era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilboko Mandobide kaleko 6 zenbakian kokatuta dagoena.
Garai hauxe ezinbestekoa da euskal kulturaren bilakaera ezagutzeko. Izan ere, XIX. mendearen amaieran eta XX.ean Euskal Pizkundea, Lore Jokoak eta beste hainbat mugimendu jaio ziren, euskal kultura azaleratu eta gizartera hedatzeko funtsezko izan zirenak. Hala, kultura horren adibide paregabea margolari euskaldunen lan eskerga izan zen.
Jardunaldiaren irekiera ekitaldian pertsonai publiko esanguratsuek parte-hartuko dute, hala nola, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo mintegiko koordinatzaile teknikoak. Bigarren zatian, aldiz, José Luis Villacorta, Historia Moderno eta Garaikideko doktore eta arte-adituak hitzaldi bat eskainiko du 'Gaurko euskal pintura ispiluaren aurrean: irakurketa posible bat'.
Solasaldi hau jada amaituta, mahai-inguru interesgarri bat ospatuko dute, bertan hiru gai konkretu aztertuko direlatik. Batetik, Mikel Onandia Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Eder Fakultateko irakasleak euskal artearen osogaien inguruan mintzatuko da; bestetik, Luis de Gezala Historia Garaikideko doktoreak 'Guinaren Jaun Zuria (1882) margolanetik Gezalaren Euskal errepublika (1931) pinturara. Hurbilpen bat Euskal artean izandako jarraitutasun batera' gaia aztertuko du. Azkenik, Michel Mejuto Artearen Historiako lizentziadunak (Bartzelonako Unibertsiitatea) 'Galerismoa Euskadin. Jatorriak eta garapen historikoa' gaia jorratuko du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.