leire larrazabal
Jueves, 13 de octubre 2022, 12:01
Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra bitartean jokatuko da Miarritzen, baina, tamalez, euskal selekzioak ez du ofizialki parte hartzerik izango. Egoera honen aurrean, euskal pilotariek Espainia edo Frantziako bandera eta erreserkia defendatu beharko dute. Honen harira, asteazkenean, Durangon, 'Mundiala bai, Euskal Herria ere bai! Insposaketarik ez! Ofizialtasuna' lelopean, Euskal Herriko hainbat klub ezberdinetako ordezkariak bildu ziren euskal pilota selekzioa ofizial izateko eskaera eginez.
Publicidad
Besteak beste, Endika Barrenetxea erremontista, Laura Saez gomazko paleta pilotaria eta Ibai Zabala eta Iera Agirre eskuzko pilotariek hartu zuten hitza. Hauek lau eskaera luzatu zieten Euskal Herriko erakunde eta eragileei. Batetik, Munduko Pilota Batzarrari eta Euskal Pilota Federazioari egoera honi irtenbide bat aurkitu behar zaiola eta horretan egin behar dutela lan gogorarazi zioten: «Hartu behar diren erabakiak har ditzatela; besteak beste, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan euskal pilota selekzioa ofizial izateko eskaera berriz egitea».
Ondoren, Euskal Herriko erakundeei ere egin zieten aldarrikapena, «jarrai dezatela beraien esku dauden tresna juridiko, politiko eta pertsonalak helburu honetara bideratzen, euskal pilota selekzioak nazioartean ofizialtasuna lortzeko behar duen laguntza eskaintzeko». Gainera, salatu zuten, nazioartean ofizialtasuna lortzeko arazoa «juridikoa baino gehiago, politikoa da, beraz, dei egiten diegu Euskal Herriko alderdi politikoei euskal gizartearen gehiengo handi baten ametsa errealitate bihurtzeko urratsak ematen jarrai dezatela».
Eta, bukatzeko, oro har, euskal pilota munduari, «euskal pilota selekzioaren ofizialtasuna lortu ahal izateko beharrezkoa den babesa eskaintzea eskatzen dugu».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.