Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Jone Goirigolzarri eta Igor Ahedo, Eusko Ikaskuntzaren Bilboko egoitzaren kanpoaldean. Luis Ángel Gómez

«Euskal nortasuna hedatu beharra dago, ez soilik gure ingurukoekin, baizik eta hutsuneak mobilizatuz»

Jone Goirigolzarri Deustuko Unibertsitateko irakasle, ikertzailea eta soziolinguistikan aditua eta Igor Ahedo EHUko irakaslea, soziologoa eta Zientzia Politikoetan doktorea 'Euskal nortasuna(K). XXI mendera begira: 2050 helburu' ikerketa-proiektuaren kideak dira

Martes, 2 de abril 2024

Jone Goirigolzarri Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta soziolinguistikan aditua da. Igor Ahedo EHUko irakaslea, soziologoa eta Zientzia Politikoetan doktorea. Biak ala biak Eusko Ikaskuntzaren 'Euskal nortasuna(K). XXI mendera begira: 2050 helburu' ikerketa-proiektuaren kideak dira.

Publicidad

2022tik indarrean dagoen proiektu honek Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan, urrian, emaitzak aurkeztuko ditu 'Elkartzen gaituena. Herri Itunak jendartearen eta lurraldearen kohesiorako' izenburupean.

Baina aurretik hausnarketa lerro honen gakoak ezagutu nahi izan ditugu.

-Ikerketak 'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu' du izenburu. Zeri erantzuten dio ikerketa honek?

-Jone Goirigolzarri: Proiektu honen bitartez euskal nortasun eraberritu eta anitzaren oinarriak zeintzuk diren ikertu nahi izan da. Zer dela eta eraberritua eta anitza? Joera globalek gizarte pluralagoa bultzatu dutelako, eta horren haritik harremantzeko modu berriak sortzen ari direlako. Euskal Herriko biztanleriaren nortasun plural, kohesionatzaile eta integratzaileko gakoetan jarri nahi izan dugu arreta.

Igor Ahedo: Bai, gaur egungo testuinguruan, aldaketa azkarren, ziurgabetasunen eta krisien garaian, gure nortasuna sostengatzen duten euskarriak antzematea ezinbestekoa da. Hori dela eta, ikerketa honek nolabaiteko diagnostikoa aurkezteaz gain, pronostiko bat mahaigaineratzen du, bertan parte hartu duten kideek etorkizunari aurre egiteko proposamenak egitea bilatuz, zeinetan nortasunaren defentsa kohesiorako eragile izango den. Etorkizunari aurre egingo dion nortasun singular, indartsu eta plurala izateak sortzen dituen aukeretatik abiatuz, alegia.

-Nola heltzen zaio nortasunaren gaiari ikerketan?

-I.A.: Ikerketak agerian uzten du euskal nortasuna berau egituratzen eta uztartzen duten elementu kohesionatzailez osaturik dagoela. Ezinbestekoena, argiena eta oniritzirik handiena duena euskararen zentraltasunarekin dago lotuta. Hortaz, parte hartzaileen iruditerian euskal nortasun bat badago. Baina nortasun hau logika plural batetik bizitzen da, bakoitzaren ikuspuntuak eragiten baitu.

Publicidad

J.G.: Hori da. Nortasuna bizitzeko, elikatzeko eta indartzeko askotariko moduak daude. Abiapuntu anitz daude. Baina helmuga bakarra dago. Metafora bat erabiliz, ikerketa honek nortasuna kaleidoskopio baten moduan ulertzen du: begiratzen duena edozein dela ere, kaleidoskopioak irudi armoniko bat aurkezten du beti, kolore berdinekin. Baina begiratzeko moduaren arabera osaera desberdina da.

-Gai konplexua eta ertz askotakoa izanik, nola gauzatu da ikerketa? Nola lortu da datuak lortzeko zorroztasuna?

-I.A.: Akademikoki aztertu izan da, datuak zorroztasunez eskuratu ahal izateko teknika sorta aplikatuz. Hasteko, dinamizatzaile taldearen osaketa zabala aipatu beharra dago, Patxi Juaristik zuzenduta, gizarte zientzietako metodologian aditua. Talde hau lurralde guztietako ikertzailez osaturik egon da, ibilbide anitzak dituztenak. Gainera, eta hau garrantzitsua da, ikertzaile gazteen begirada txertatu da. Eta nola ez, taldea emakumeen begiradarekin osaturik egon da, baita genero perspektibarekin ere.

Publicidad

J.G.: Bestalde, hasieratik plurala izatea eta esentzialismoetatik ihes egitea helburu izanik, metodologia kaleidoskopiko baten alde egin da. Gaian zeresana duen lurralde guztietako pertsona esanguratsuei elkarrizketak egiteaz gain, talde eztabaidak, irudien azterketan, kontakizunetan, prospekzioetan eta parte hartze tekniketan oinarritu gara.

-Zeintzuk dira euskal nortasunari buruzko begirada osatzen duten elementuak?

-I.A.: Nortasunak ikusi, bizi, elikatu eta negoziatu egiten dira. Nortasunaren igorleak iturri anitzetan bilatzen saiatu gara, kaleidoskopioko osagaiak bilatzen, alegia. Dozenaka web orrialde aztertu ditugu euskal nortasunaren sinboloak aurkitu ahal izateko, identitatearekin lotzen diren iruditeriak. Narrazio askeak eskatu ditugu nortasuna egunerokotasunean nola bizitzen den jaso ahal izateko, nola ulertzen den eta nola proiektatzen den jasotzeko. Nortasuna usainak, zaporeak, oroitzapenak, traumak, itxaropenak, ilusioak, frustrazioak eta grinak dira, narrazio pertsonaletan jasotzen ahalegindu garenak. Baina ikerketa honek ez du egungo egoera aztertzea soilik helburu, baizik eta etorkizuna aurreikustea, aurrea hartzea.

Publicidad

-Zer nolako emaitzak ateratzen ari dira?

-J.G.: Ikerketan ondorioztatzen den bezala, nortasuna ageriko zenbait elementuz elikatu eta balio multzo batekin lotzen da. Oinarrizko nortasun-elementuak euskara, kultura adierazpena, politika eta kultura bereiziak, partekatutako lurraldea eta pertenentzia sentimendua dira. Euskal nortasuna identitate linguistiko, kultural, politiko, sentimental, ekonomiko eta lurraldekoiarekin loturik dago.

I.A.: Aldi berean, euskal nortasuna sei balio nagusirekin lotzen da: tradizioa, komunitatea, elkartasuna, modernitatea, inkonformismoa, erresistentzia eta parte hartzea.

-Nola irudikatzen duzue euskal nortasunaren etorkizuna?

Publicidad

-J.G.: Funtsezko gai bat dago ikerketa honetan, hau osorik zeharkatzen duena: parte hartu duten pertsonen borondate barneratzailea. Zentzu horretan, nortasunak osagai zibiko oso garrantzitsua hartzen du bere gain, ikerketa taldearen kezketako bat inor kanpo ez geratzea baita.

I.A.: Ziurgabetasunez beteriko mundu honetan, uniformizazioaren eta indibidualismoaren hazkundeak indarrean dagoen honetan, euskal nortasuna hedatu beharra dago, ez soilik geure ingurukoekin, baizik eta hutsuneak mobilizatuz. Horregatik, hausnarketek eta proposamenek giltzarritzat dute nortasunaren garapenak beharrezkoa duela gizarte kohesioa.

Noticia Patrocinada

J.G.: Hutsuneak kidetasun bihurtu behar dira: baztertutako pertsonak izan, ekonomikoki baztertutako pertsonak izan, migrazio prozesuetatik deserrotutako pertsonak izan, orainak zapaldutako eta etorkizunarekiko ziurgabetasunak dituzten gazteak izan. Horregatik, ikerketa honek herri itun batera deitzen gaitu, zeinetan 'gu'-a inklusiotik definituko den. Inklusio horrek hizkuntza indartsua, partekatutako kultura, pluraltasun eta aniztasun balioak izan behar ditu bere baitan, betiere justizia sozialari eta berdintasunari loturiko logika batetik abiatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad