Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 2 de junio 2019, 23:15
Euskal Herrian betidanik izan ohi dugu mendizaletasuna gure nortasunari atxikita. Izan ere, euskal lurraldea oso menditsua denez, mendizaletasuna oso errotuta dago gure gizartean. Mendi federatuen kopurua izugarria da bertan.
Bestalde, historikoki esanahia ikaragarria izan dute mendiek gure kulturan. Historiaurreko kobazuloetan, mitologian, Erdi Aroan etab. mendiak beti izan dira euskal lurraldearen protagonista.
Dudarik gabe herri ibiltaria gara eta nabarmena da mendizaletasuna oso sustraiturik dagoela gure ingurunean. Izan ere, geroz eta gehiago dira gure herrietako geografia margotzen duten gailur eta basoetara joaten diren euskaldunak.
Euskal historian mendizaletasuna kirol bat baino askoz gehiago izan da, euskararen berpiztearekin edota jarduera politiko, zientifiko eta kulturalari oso lotuta egon den jarduera da. Euskal mendizaletasuna, euskal lurraldean gertatu diren aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoen bilakaeran txertatu eta egokitu da.
Zail xamarra egiten da, ezinezkoa ez esateagatik, Euskal Herian kirolari buruz hitz egitean euskaldunek mendizaletasunagatik betidanik sentitu izan duten grina ez aipatzea. Hau gehienbat euskal orografiak eskaintzen duen aniztasun ikaragarriak bereziki bultzatua.
Azken hamarkadetako nazioarteko alpinista garrantzitsuenak euskaldunak izan dira. Antxon Bandres Azkue eta Andres Espinosa euskal mendizaleak aitzindariak izan dira esparru honetan. Azkue Mont Blanc eta Kilimanjaro mendietara 1929an eta 1930ean bakarrik igo zen lehenengo gizona izan zen eta Espinosa, berriz, Himalaia mendilerrora hurbildu zen lehenengo mendizale euskalduna izan zen.
Halaber, egun alpinista ikaragarriak ditugu bertan: Emilio Hernando, Juanjo San Sebastian, Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategui, munduko 14 «zortzimilakoak» igotzea lortu dutenak, Xabier Ormazabal Aristegi, espainiar estatuan «Elurretako lehoinabarra» titulua lortu zuen lehenengo mendigoizalea.
Emakumezkoen artean baita ere mendizale paregabeak ditugu. Edurne Pasaban tolosarra esaterako, 14 «zortzimilakoen» igoera osatu duen munduko lehenengo emakumezkoa dena. Guzti hauek, gailur garrantzitsuenetan lorpen harrigarriak erdietsi dituzten pertsona ospetsuak dira.
Hiru Errege Mahaia dugu Euskal Herriko mendirik altuena. Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako antzinako erresumak bertan batzen zirelako deitzen zaio horrela. «Euskal Herriko Sabaia» izenarekin ere ezaguna denak, igotzeko zailtasun-maila handia aurkezten du. Gailurrera arteko distantzia 17 kilometrokoa da eta 1.1000 metroko malda dauka.
Bestalde, oso ezagun da Gorbeiako Parke Naturala, Bizkaiko eta Arabako lurrak tartekatzen dituena. Gorbeia bi probintzia hauetako mendi garaiena da, 1481 metrorekin. Era berean, Bilbon Ganekogorta eta Pagasarri mendiak ditugu.
Urkiolako Parke Naturalak Bizkaia eta Araba tartekatzen ditu baita ere. Bertako mendirik altuena Anboto da. Lurralde historikoko ikuspuntu askotatik ikus daitekeena. Honek, 1.331 metroko altuera dauka. Era berean, oso ezagun dira Mugarra, Izpizte, Saibigain, Alluitz, Untzillaitz, Urkiolamendi etab.
Gipuzkoan, berriz, oso ospetsua da Aizkorri mendia, 1528 metro neurtzen dituena, hauxe Aitzgorriko mendikatean kokatua dago. Gainera, oso famatua da Nafarroa eta Gipuzkoa artean dagoen Txindoki. 1346 metroko altuera du mendi honek eta Aralarko Parke Naturalean kokatua dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.