Borrar
Juantxu Rodriguez John Lennonen irudi baten ondoan. E. C.
Euskal Kazetaritza Sarien 'Fotokazetaritza Saria'k Juantxu Rodríguezen izena hartuko du

Euskal Kazetaritza Sarien 'Fotokazetaritza Saria'k Juantxu Rodríguezen izena hartuko du

Hogeita hamar urte bete dira Panaman hil zutenetik

ZUREKIN

Lunes, 23 de diciembre 2019, 22:08

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, antolatzen dituzten Euskal Kazetaritza Sarien emate-ekitaldian banatzen den 'Fotokazetaritza Sariaren' izena aldatzea erabaki dute, 'Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza Saria' izendatuz, 1989ko abenduaren 22an (atzo hogeitamar urte bete ziren) Panaman erahildako fotokazetariaren omenez, Ertameriketako herriko estatubatuar inbasioaren berri ematen zuen bitartean 'El País' egunkarirako.

Pasa den azaroaren 5ean Juantxu Rodríguezek in memoriam jaso zuen aipatutako sarien emate-ekitaldian lehenbizikoz banatzen zen 'Fotokazetaritza Saria'ren garaikurra eta, bere irudian, argazkigintzaren profesionalen kazetari lan ordezkaezina aintzat hartu nahi izan zuena, beraien bizitza arriskuan jartzen dutenak gertaerak dauden tokian egoteagatik, modu frogagarri eta gizatiarrean islatuz.

Oraingoan, Juantxu Rodriguezen esker on hori sariaren izendapen berrira hedagarria da Rodríguez Moreno familiaren baimenarekin, galdetua izan eta gero, eta bere ordezkaria den Elisa Pavónek onartu eta Kazetarien Euskal Elkargoari zein Elkarteari eskerrak emanez.

Juantxu Rodríguez, Casillas de Coria (Cáceres) herrian jaioa 1957an, Portugaleten (Bizkaia) hazi zen. Argazkilari gisa bere ibilbide profesionala Bilboko Hierro egunkarian hasi zuen. Geroago, beste hedabideetarako lan egin zuen, hala nola, 'Deia', 'El País', 'La Vanguardia' eta 'Tribuna Vasca' eta baita nazioartekoak ere 'Liberátion', 'Newsweek' eta 'The New York Times'en mailakoak, esate baterako. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen (UIMP, gaztelaniaz) Prentsa Bulegorako ere lan egin zuen non pertsona ospetsuei argazkiak atera zizkion, eta Agencia Cover-ekin kolaboratu zuen.

1989ko abenduaren 22an 32 urte zituela, EE.BB.-ko armadak tiroz hil zuen Panamako estatubatuar inbasioaren berri ematen zuen bitartean, Maruja Torres kazetariarekin 'El País' egunkarirako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Kazetaritza Sarien 'Fotokazetaritza Saria'k Juantxu Rodríguezen izena hartuko du