Cannes-eko zinemaldiko aurtengo kartela. Georges Pierre

Euskal ikus-entzunezko ekoizpenak, Canneseko Zinemaldian

Marché du Film azokan ikusi ahal izango dira

elcorreo.com

Miércoles, 25 de abril 2018, 23:40

Marché du Film maiatzaren 8tik 17ra bitartean egingo da, eta, lehen aldiz, ICEX erakundeak jarriko duen standean ikus-entzunezkoen bederatzi euskal enpresa egongo dira, Rivera #A5, Zineuskadi, Etxepare Institutu eta Eiken ikus-entzunezkoen klusterraren arteko lankidetzari esker. Marche du Film negozioei bideratutako Canneseko Zinemaldiaren atala da.

Publicidad

Horrela, Cinema from Spain izeneko gunean, 43 proiektu zinematografiko jasotzen dituen katalogoa banatuko dute. Proiektu horietatik 18 garatzen ari dira, 13 ekoizpen prozesuko faseren batean daude, eta 12 jada amaituta daude edota 2017an estreinatu ziren.

Guztira, 28 enpresen lanak jasotzen dira argitalpenean. Enpresa horietatik bederatzi egongo dira Marché du Film azokan, eta lan horien guztien artean 19 dokumental eta 24 fikziozko film luze daude.

Proiektu nabarmenen artean 'Another Day of Life' filma dago, Donostiako Kanaki Films (Amaia Remirez) ekoiztetxearena. Film honek mundu mailako estreinaldia egingo du Canneseko Zinemaldiko Sail Ofizialaren Lehiaz Kanpoko atalean. Komikien estetika duen animazioa eta egiazko irudiak nahasten dituen film luzea da, eta gerrako kazetari eta idazlea den Ryszard Kapuscinskik Angolan bizitako esperientziak erakusten ditu.

Filma izen bereko liburu batean oinarritzen da eta honako ekoizle hauen lankidetzatik sortu da: Kanaki Films (Euskal Herria), Platige Image (Polonia), Walking the Dog (Belgika), Animation Fabrik eta Wuste Film (Alemania) eta Puppetworks (Hungaria).

'Karmele'

Halaber, Txintxua Films ekoiztetxeak BS2B0 (Best Seller to Box Office) literatura aholkularitzak antolatutako ekitaldi batean hartuko du parte, Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eleberriaren egokitzapena den 'Karmele' proiektuarekin. Asier Altuna eta Marian Fernández bertan izango dira, nazioarteko beste produktore batzuen aurrean haien proiektua defendatzeko.

Publicidad

Gainera, Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarrak 'Carmen y Lola' bere lehenengo film laburra aurkeztuko du Frantziako zinemaldiko Zuzendarien Hamabostaldian. Filmak bi neska ijitok beren maitasun harremana diskriminazio sozialei aurre eginez nola aurrera ateratzen duten kontatzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad