Bruselako Liburu Azokaren 50. edizioa gaurtik igandera ospatuko da, eta bertan izango diren ehun autoreen artean bi euskal idazle eta itzultzaile bat nabarmendu ditzakegu, elkarrekin jarduera batean parte hartuko dutenak. Gonbidatutako idazleak, Karmele Jaio (Gasteiz) eta Mikel Santiago (Portugalete) dira, eta itzultzailea Edurne Alegria (Caracas) dira. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, Jaiok eta Alegriak azokaren programazio ofizialak antolatutako mahai inguru batean parte hartuko duten bitartean, Santiagok nobela beltzaren inguruko foro batean arituko da.
Publicidad
Euskal argitaletxeek Europa mailako argitaletxeekin harreman komertzialak garatzeko abagunea edukiko dute ere Bruselan, eta gainera euskal literaturaren eskaintza ikusgai egongo da azokan hizkuntza ezberdinetan. Gauzak horrela, Europako Batzordeak aurten hautatutako 'Gure Etorkizunak' leloa hizkuntza ezberdinetan azaltzen duen irudi horma bat ikusi ahal izango da. Irakurleak suposatuko duenez, bertan, euskarazko itzulpena ere ageri da, Karmele Jaiok idatzitako esaldi batez lagunduta.
Azokaren antolatzaileek euskarazko literaturarekiko interes berezia erakutsi dute aurten, eta horren adibide da programazio nagusian Karmele Jaioren eta Edurne Alegriaren elkarrizketa sartu izana. Bi euskal idazleen jarduerak gaur ostegunean izango du tartea, arratsaldeko 17:00etan. 'Unifier les variations: l'exemple du basque' (Ezberdintasunak bateratu: euskararen adibidea) izenburupean, mahai inguruaren helburua da euskararen batasunak itzulpengintzari eman dion bultzadari buruz hitz egitea.
Urtero 70.000 bat bisitari izan ohi ditu azokaren programazioan aurki daitezkeen jardueraren deskribapenak dioenez, euskarak, hizkuntza gutxitua den arren, «eskualde, bailara edota herrien araberako bariazio eta ñabardura asko ditu», eta, «paradoxikoa bada ere, hizkuntzaren batasunak aberastasun editoriala ekarri du». Mahai ingurua Anne Casterman itzultzaileak zuzenduko du.
Hizketaldia amaitutakoan, Jaiok liburuak sinatuko ditu leku berean, Place de l'Europe gunean, alegia. Jarduera hauek TraduQtiv erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz antolatu ditu 1969an sortutako Bruselako Liburu Azokak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.