Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Karmele Jaio, Mikel Santiago eta Bruselako Azokaren kartela.
Euskal literatura eta itzulpengintza presente egongo dira Bruselako Liburu Azokan

Euskal literatura eta itzulpengintza presente egongo dira Bruselako Liburu Azokan

Mikel Santiago potugaletetarra, Karmele Jaio gazteiztarra eta Caracasen jaiotako Edurne Alegria gonbidatu dituzte bihartik igandera ospatuko den azokaren 50. ediziora

Miércoles, 13 de febrero 2019

Bruselako Liburu Azokaren 50. edizioa gaurtik igandera ospatuko da, eta bertan izango diren ehun autoreen artean bi euskal idazle eta itzultzaile bat nabarmendu ditzakegu, elkarrekin jarduera batean parte hartuko dutenak. Gonbidatutako idazleak, Karmele Jaio (Gasteiz) eta Mikel Santiago (Portugalete) dira, eta itzultzailea Edurne Alegria (Caracas) dira. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, Jaiok eta Alegriak azokaren programazio ofizialak antolatutako mahai inguru batean parte hartuko duten bitartean, Santiagok nobela beltzaren inguruko foro batean arituko da.

Euskal argitaletxeek Europa mailako argitaletxeekin harreman komertzialak garatzeko abagunea edukiko dute ere Bruselan, eta gainera euskal literaturaren eskaintza ikusgai egongo da azokan hizkuntza ezberdinetan. Gauzak horrela, Europako Batzordeak aurten hautatutako 'Gure Etorkizunak' leloa hizkuntza ezberdinetan azaltzen duen irudi horma bat ikusi ahal izango da. Irakurleak suposatuko duenez, bertan, euskarazko itzulpena ere ageri da, Karmele Jaiok idatzitako esaldi batez lagunduta.

Azokaren antolatzaileek euskarazko literaturarekiko interes berezia erakutsi dute aurten, eta horren adibide da programazio nagusian Karmele Jaioren eta Edurne Alegriaren elkarrizketa sartu izana. Bi euskal idazleen jarduerak gaur ostegunean izango du tartea, arratsaldeko 17:00etan. 'Unifier les variations: l'exemple du basque' (Ezberdintasunak bateratu: euskararen adibidea) izenburupean, mahai inguruaren helburua da euskararen batasunak itzulpengintzari eman dion bultzadari buruz hitz egitea.

Aberastasun editoriala

Urtero 70.000 bat bisitari izan ohi ditu azokaren programazioan aurki daitezkeen jardueraren deskribapenak dioenez, euskarak, hizkuntza gutxitua den arren, «eskualde, bailara edota herrien araberako bariazio eta ñabardura asko ditu», eta, «paradoxikoa bada ere, hizkuntzaren batasunak aberastasun editoriala ekarri du». Mahai ingurua Anne Casterman itzultzaileak zuzenduko du.

Hizketaldia amaitutakoan, Jaiok liburuak sinatuko ditu leku berean, Place de l'Europe gunean, alegia. Jarduera hauek TraduQtiv erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz antolatu ditu 1969an sortutako Bruselako Liburu Azokak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal literatura eta itzulpengintza presente egongo dira Bruselako Liburu Azokan