Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 9 de julio 2019, 21:03
Euskal Herriko Unibertsitateko bi matematikari euren ibilbidearengatik sarituak izan dira. Marithania Silverok eta Marisa Fernandezek Espainiako Matematikako Errege Elkartearen (RMSE) 2019ko garaikurra irabazi dute. Lehendabizikoak, RMSEk BVVA Fundazioarekin batera banatzen dituen Vicent Caselles Matematika Ikerketa Saria irabazi duen sei gazteetako bat izan da. BigarrenaK, berriz, RMSEk ematen duen hiru aitortzetako bat jaso du.
Silverok Korapiloen Teoriaren inguruan egindako ikerketa paregabearengatik jaso izan du saria. Ikertzaileak nabarmendu duenez: «Nire lana oinarrizko ikerketa honetaz ezagutzen dugun horren barruan dago, honen helburua arlo bati buruz dugun ezagutza handitzea da«.
Marithania Silvero Matematiketan eta Estatistikan lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean. Unibertsitate berberean Matematiketan masterra atera izan zuen. Doktorego aurreko ikerketa egonaldi bat baino gehiago gauzatu izan du Estatu Batuetako Unibertsitate ezberdinetan 2013tik 2015era bitartean: Chicagoko Illinois Unibertsitatean, Indianako Bloomington Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean besteak beste.
Doktore bezala hainbat unibertsitatetako matematika institutuetan egin izan du lan: Sevillako Unibertsitatean, Zaragozakoan edota Bartzelonakoan. 2017. urtean urtebeteko egonaldia egin zuen Varsovian Poloniako Zientzia Akademiako Matematika Institutuan. Bertan irakasle lana burutu izan zuen. Pasa den urteko abuztutik Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Institutuan ikertzaile gisa lanean dihardu.
Bestalde, Marisa Fernandezek matematikaren alorrean egindako ekarpen eta ibilbide ezin hobearengatik jaso izan du aitortza. Matematikariak geometria eta topologiaren arloan jorratu izan du ikerketa, Riemannen Geometrian, geometria sinplektikoan eta konplexuan zehazki. Fernandezek helarazi duenez: «nire jarduera akademikoaren zenbait alderditan egindako arduraldi eta ahaleginaren aitortza da garaikur hau, benetan pozgarria da niretzat».
Marisa Fernandez irakasle nabarmena da Euskal Herriko Unibertsitatean eta nazioarteko proiekzioko ikertzailea. Bere matematikari ibilbidean 150 artikulu akademiko inguru argitaratu izan ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.