Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
ELBk adierazi duenez, azken sei urteotan ugariak izan dira hegazti gripearekin zerikusia izan duten krisialdiak. Fotolia
Euskal Herriko Laborarien Batasunak mobilizazioa gauzatuko du urtarrilaren 29an Donapaleun

Euskal Herriko Laborarien Batasunak mobilizazioa gauzatuko du urtarrilaren 29an Donapaleun

Elkarretaratze honek Frantziako Gobernuak hegazti gripearen aurrean egin duen kudeaketa kaxkarra salatzea du xedetzat

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 26 de enero 2022, 13:44

Euskal Herriko Laborarien Batasunak mobilizazioa gauzatuko du urtarrilaren 29an Donapaleun, Merkatuko Plazan eguerdiko ordu bietan abiatuta. Elkarretaratze honek Frantziako Gobernuak hegazti gripearen aurrean egin duen kudeaketa kaxkarra salatzea du xedetzat. ELBk dioenaren arabera, kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Parisek martxan jarritako dinamika egoera honen aurrean.

Hala, Euskal Herriko Laborarien Batasunak mahaigaineratu duenez, etxalde txikiek ez dituzte kudeaketa txarraren ondorioak zertan sufritu beharrik. Era berean, etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioarekin lehenbailehen amaitu behar dela nabarmendu du elkarteak.

ELBk adierazi duenez, azken sei urteotan ugariak izan dira hegazti gripearekin zerikusia izan duten krisialdiak. Aurten, esaterako, Frantziako Gobernuak martxan jarritako estrategia kanpoan hazten dituzten hegaztiak hiltzea izan da, baita hegazti industria handiak laguntzea ere, hegaztiak pabilioi handietan kaiolatuta haz daitezen. Gainera, estrategia hori ez da edonola ere eraginkorra, euren ustetan, birusaren hedapen kontrola ez baitu saihestu.

Euskal Herriko Laborarien Batasunak adibide argi bat eman du aditzera, Lohitzuneko herrian hegaztien kanpoko hazkuntza burutzen duen etxalde txiki baten egoera latza, hain zuzen ere. Etxalde txiki hauxe arriskuan egotearen errudun nagusia modelo industrial hauxe dela helarazi dute.

ELBk zonaldearen industrializazioak eragindako kalteak ere eman ditu ezagutzera, kanpoko hazkuntzan diharduten laborariak egoera larrian jarri baititu. Hori dela medio, etxaldeen nahiz hazkuntzen industrializazioa geldiaraztea exijitzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Herriko Laborarien Batasunak mobilizazioa gauzatuko du urtarrilaren 29an Donapaleun