UNAI SARRIUGARTE
Martes, 28 de septiembre 2021, 22:08
Euskal Herriko historia hurbilaren inguruan idazteko Tene Mujika beka martxan da. Sormenak abenduaren 9ra bitarte aurkeztu ahal izango dira artxiboa@deba.eus helbide elektronikoan. Egitasmo honek Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza hedatzea nahiz eta euskal literatura aberastea du erronkatzat.
Publicidad
Hala, XVI. Tene Mujika beka jarri dute abian Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean. Bertan esku hartu nahi dutenek Euskal Herrian azken 50-75 urteotan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektua aurkeztu beharko dute. Proiektuen formatua anitza izan daiteke, hala nola, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak edota ikerketak. Dena den, lan oro jatorrizkoa eta euskara hutsean izan beharko da.
Antolatzaileek esandakoaren arabera, bi ezaugarri hartuko dira aintzat lanok ebaluatzerako orduan; batetik, testuaren beraren kalitatea; eta, bestetik, gaiaren interesa. Era berean, benetazko istorioak izan beharko dira, hau da, ez da edonola ere fikziorik onartuko.
Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabette Garmendiak osatuko dute epaimahaia. Haien artean lan guztiak aztertu, eta, datorren urteko urtarrilerako hautatuko dute aurtengo deialdiaren irabazlea. Hori jada izendaduta, bekaren onuradunak orotara urtebeteko epea izango du idazlan amaitua aurkezteko.
Elkar argitaletxea izango da idazlana plazaratzearen arduraduna eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaikoek onespena ematen dutenetik, liburua kaleratu arte, gehienez jota sei hilabete igaro ahalko dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.