Borrar
Aurtengo deialdiaren kartela. E. C.
Euskal Herriko eta atzerriko korrikalariak lehiatuko dira Zornotzako Nazioarteko Krosean

Euskal Herriko eta atzerriko korrikalariak lehiatuko dira Zornotzako Nazioarteko Krosean

KIROLAK ·

Igande goizean ospatuko da 66. deialdia eta ehundaka parte-hartzaile espero dira bertan

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 2 de enero 2020, 23:08

Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako landetan aurten ere atletismorik onena ikusi ahal izango da. Datorren igandean, urtarrilaren 5ean hain zuzen, Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioa ospatuko baita udalerrian.

Iaz 800 bat atletek parte hartu bazuten jardunaldi honetan. Aurtengoan, hamar lasterketa egongo dira ondorengo kategoria hauetarako: kimuak, haur-kategoria, kadeteak, gazteak, junior eta kategoria absolutua.

Bestetik gainera, aurten, bosgarren urtez jarraian, bi kilometroko lasterketa paralinpiko bat egongo da. Ez hori bakarrik, lasterketa herrikoi bat ere egongo da. Azkeneko lasterketa horretan federazioaren lizentziarik ez daukatenek ere parte hartu ahal izango dute.

Nazioarteko proba absolutuak eguerdian izango dira. Emakumeena eguerdiko 12.30etan hasiko da, eta 8,7 kilometroko luzera izango du. Gizonezkoena aldiz, 13.15etan hasiko da. Honen ibilbidea luzeagoa izango da, 10,7 kilometrotakoa hain zuzen. Amorebieta-Etxanoko zirkuitua Europako hoberenetarikoa da adituen esanetan. Bertan mundu osotik etorritako txapeldun olinpikoak eta atletismoko espezialitate desberdinetako txapeldun absolutuak lehiatu dira.

Proba hau European Athletics-en, Atletismoko Europako Federazioaren, kros proba ofizialen zirkuituan kokatzen da. Baita Real Federación Española de Atletismoren, Euskadiko Atletismo Federazioaren eta Bizkaiko Atletismo Federazioan egutegi ofizialetan ere.

Proba ondoko erakundeek babesten dute: Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Amorebieta-Etxanoko Udala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Herriko eta atzerriko korrikalariak lehiatuko dira Zornotzako Nazioarteko Krosean