Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka deialdia egin dute berriro Nafarroan

Deialdira aurkeztu nahi duenak Fred Vargasen 'Debout les morts' lanaren lagin bat itzuli beharko du martxoaren 25erako

Paul Picado

Domingo, 16 de enero 2022, 22:19

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka deialdia egin dute berriro Nafarroan. Deialdira aurkeztu nahi duenak Fred Vargasen 'Debout les morts' lanaren lagin bat itzuli beharko du martxoaren 25erako, izan ere, egun horretan aurkeztu beharko du Baztango Udaleko erregistroan.

Publicidad

Deialdiaren helburua, hain zuzen, Fred Vargasen 'Debout les morts' eleberri euskaratzea da, eta deialdiko parte-hartzaileek III. ataleko 18. orrialdetik 24. orrialdera aurkeztu beharko dute. Itzuli beharreko zati hori online deskarga daiteke, ilbeltza.eus, baztan.eus edo txalaparta.eus webguneetan.

Jasotako itzulpen guztiak aztertuko ditu epaimahaiak, eta horien artean bat aukeratuko du, maiatzaren 6 baino lehen. Dena den, lanen kalitatea egokia ez dela uste badu, beka eman gabe geratzea ere erabaki dezake. Horrela, deialdian irabazten duenari 6.000 euro emango zaizkio, eta horietatik, erdia, maiatzean. Gainerakoa, itzulpen osoa amaitutakoan emango zaio.

Eskariarekin batera, egindako itzulpen lagina (PDF batean edo paperean bertan inprimatuta), Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, eta laguntza jasotzeko bankuaren kontu korrontea ere aurkeztu beharko ditu.

Azkenik, laguntza jasotzen duenak, urtebete izango du eleberri osoa itzultzeko. Epe hori igarotakoan ez badu aurkeztu, Udalak ez du lanik onartuko, eta emandako diru-laguntza eskatu ahalko dio. Horrekin lotuta, itzultzaileak aurkeztutako azken lanaren kalitatea ez bada egokia epaimahaiaren iritziz, diru-laguntza ere itzuli beharko du. Bekari buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad