

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 13 de enero 2023, 13:38
Euskal Herrian euskarazko nobela beltza sustatzeko (H)ilbeltza bekaren VII. edizioa abian da. Bertan esku hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak, eleberri edo ipuin-bildumak aurkeztu beharko dituzte. Hautagaitzak 2023ko martxoaren 10era bitarte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan. Bekak, orotara, 6.000 euroko diru-laguntza emango dio irabazleari eta bi zatitan banatuko da.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza Elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean urtero atontzen duten egitasmoa dugu (H)ilbeltza beka, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskara hizkuntzara ekartzeko ahaleginean.
Hortaz, edizio honetako epaimahaiak, batez ere, lan horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzeko kutsua baloratuko ditu. Hautagaitzok jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dira, beren zatiren bat edota osotasuna sekula plazaratua izan ez dena, hain zuzen ere, ezta saritu ez moldatua ere.
Maiatzaren 10a baino lehen jakingo da bekaren irabazlearen berri. Era berean, idazle irabazleari hurrengo (H)ilbeltza sormen bekaren (2025) epaimahaikide izatea proposatuko zaio. Aurtengo epaimahaia honako hiru kideek osatuko dute: Baztango Udalaren ordezkari gisa Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkari bezala Garazi Arrula eta (H)ilbeltza Elkarteak izendatutako Eneko Barberena.
(H)Ilbeltza Elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean babesturiko beka honek urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.