

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Miércoles, 3 de abril 2024
Ekainaren 28, 29 eta 30ean Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatuko da Arberatzen. Musika nagusi. Maiatzaren 6an iragarriko dute antolatzaileek kultura programazio osoa, mintzaldi eta mahai-inguruen egitaraua barne. Gainera, maiatzean bertan jarriko da nahi duen ororen eskura laguntzaile izateko formularioa.
Baina, tira, goazen harira! Musika izango da jaun eta jabe, ez dago zalantzarik. Lehendik bagenekien Belako, Benizze, Lysistrata, Vincen Garcia baxu-jotzailea eta Eesah Yasuke arituko zirela. Baina badira izen berriak ere. Horrela, Su Ta Gar, Süne, Auhen, Pelax, Old School Funky Family, Rüdiger, Janus Lester eta Octopussy ere izango dira bertan.
Interesgarri eta indartsu dator festibala, ezta? Dagoeneko eskura daitezke eguneko bonuak 51,50 euroren truke ehz.eus webgunean, maiatzaren 5a arte (60 euroko prezioa izango dute hortik aurrera). Egunez eguneko txartelak maiatzaren 6tik aurrera jarriko dituzte salgai, egitarau osoa iragarritakoan.
Aipatu bezala, aurtengo hitzordua Arberatzen da. Euskal Herria Zuzenean festibala lehenengoz ospatuko da hortxe. Baina, aurretik, izan ditu beste espazio batzuk ere. Besteak beste, Arrosan, Idauze-Mendin, Heletan, Lekornen eta, azken urteetan, Irisarrin ospatu eta gero.
Musika esan dugu jaun eta jabe izango dela baina izango dira bestelako proposamen batzuk ere. Halaber, urtero bezala, hainbat ikusgarriz gozatu ahalko da Arberatzeko plazan, besteak beste, Euskabaret eta Zenzero e Cannella Cie ZeC dantza taldearen ikuskizuna. Baina, esan bezala, proposamen gehiago ere izango ditugu. Adi egon!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.