UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 16 de mayo 2022, 20:06
Euskal Herri osoko euskarazko mintzalagun taldeak Hendaian hitzartuko dira ekainaren 5ean. Izan ere, koronabirusaren pandemiaren harira 2 urtetan ospatu gabeko Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa berriz ere dator Lapurdiko udalerri honetara.
Publicidad
Hala, Euskaltzaleen Topaguneak atondutako egitasmoa Ipar Euskal Herrira ailegatuko da Mintzalagun taldeek 30 urte betetzen dituzten honetan. Gaur egun dinamika gero eta hedatuagoa da euskal lurraldean, 6.000 pertsonatik gora biltzen baitira astero aurrez-aurrekoan. Era berean, egun bilera telematikoen bidez beste 1.000 lagun hitzartzen dira euskara praktikatzeko ahalegin horretan.
Hortaz, aurtengo ikasturteari amaiera emateko egun osoko egitaraua atondu dute Hendaian. 'Probatu ez duenak ez daki zer den hau' lelopean, aurtengo hitzorduak Euskal Herri osoko mintzalagunen taldeak bildu nahi ditu. Hendaiako Mintzaian euskara elkartearekin elkarlanean prestatu du egitasmoa Euskaltzaleen Topaguneak.
Hala, hainbat aktibitate atondu dituzte egun osorako, hala nola, Hendaian barrena bisita gidatuak, bertso emanaldia, haurren txokoa, herri bazkaria, mintza poza jolasa eta Imuntzo eta Beloki taldeen musika emanaldiak. Nahi duen edonork herri bazkarirako tiketa erosi nahiz egun berezi honen inguruko informazio gehiago kontsulta dezake mintzalaguna.eus webgunean.
Aurtengo Mintza Egunak ere zerbait nobedeosoa aurkezten du, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak Federazioak proposatuta, gor eta entzumen urritasuna duten pertsonentzat bideratutako baliabideak jarriko dituztelarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.