Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Inork ez du zalantzan jarriko euskal zinemagintza goraka doala. 'Handia' eta 'Errementari' bezalako filmek asko egin dute gure kultura zinematografikoa mapan kokatzeko. Horri gehitu behar zaio igandean Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarrak Goya saria irabazi zuela bi emakume ijitoren arteko amodiozko istorioa kontatzen duen 'Carmen y Lola' filmagatik. Testuinguru onuragarri horretan, Euskal zinemagintza «inoiz baino presenteago» izango da Berlinale zinemaldiko 69. edizioan, atzotik otsailaren 17ra bitartean. Zineuskadi elkarte publikoak jakinarazi duenez, sail ofizialetarako bi euskal film eta Market Screenings izeneko sailerako beste bost hautatu dituzte.
Hortaz aparte, Alemaniako hiriburuko jaialdian atzotik hilaren 15era bitarte egingo den European Film Market ekimenak laugarren aldiz bilduko ditu Euskadiko enpresa ugari, Basque Audiovisual markarekin.
Euskadiko bi ekoizpen lanek Berlinaleko bi sailetan hartuko dute parte: Ion de Sosak eta Chema García Ibarrak zuzendutako 'La Leyenda Dorada' film laburra Berlinale Shorts sailerako aukeratu dute, eta Miguel Ángel Jiménezek zuzendutako 'Y en cada lenteja un dios' dokumentala Culinary Cinema sailerako.
Jiménezen ekoizpenak lanaren eta bizitza pribatuaren arteko oreka du aztergai. Kiko Moya eta bere familia Alacanteko Cocentaina herrian dagoen L'Escaleta jatetxea zuzentzen ari den bigarren belaunaldia osatzen dute, eta hori da istorioaren abiapuntua. Espainiako eta Portugaleko 25 jatetxe onenetako bat da, eta bi Michelin izar ditu. Proiekzioaren ostean, Kiko Moyak bere filmean oinarritutako menua prestatuko du, eta Gropius Mirror Restaurant jatetxean zerbitzatuko dute.
Aurtengo beste alderdi esanguratsuenetako bat da Market Screenings nazioarteko erosle eta programatzaileentzat merkatuko proiekzioetan programatutako bost euskal film izango direla: 'Soinujolearen semea' (Fernando Bernués), 'Basque Selfie' (Joaquín Calderón), '70 Binladens' (Koldo Serra), 'Elcano & Magellan' (Ángel Alonso) eta 'Vitoria 3 de marzo' (Víctor Cabaco).
Berlinale baliatuz, Europako zinema institutuekin, nazioarteko funtsekin, film commission-ekin, salmenta agenteekin, nazioarteko zinema jaialdietako programatzaileekin eta arduradunekin harremanak estutzeko lan egingo du Zineuskadik. Lan horren bidez, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea eta haren talentua nazioarteko testuinguru zinematografikoan bultzatzen jarraitu nahi du.
Gainera, «ekitaldi esanguratsuetan» ere izango da eta, besteak beste, European Film Forum izenekoan. Aurtengo gai nagusia izango da 'Azpitituluak eta bikoizketa: teknologia erabiltzea Europako filmei bidaiatzen laguntzeko'. Horren baitan, networking cocktail bat egingo da datorren igandean, otsailaren 10ean, 18:30ean, Berlingo Gat Point Charlie hotelean (gonbidapena behar da). Gonbidatuen artean izango dira Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak, erosleak, salmenta agenteak eta beste jaialdi batzuetako programatzaileak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.