Borrar
Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Hezkuntza Sailak sare pribatuaren alde emandako urratsak gaitzesten ditu plataforma honek. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO PLATAFORMA
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma Hezkuntza legearen kontra manifestatuko da Bilbon

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma Hezkuntza legearen kontra manifestatuko da Bilbon

Azaroaren 6an ospatuko duen elkarretaratze honek zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko apustua eta laikotasuna alde batera utzi ditzatela exijitzen du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 14 de octubre 2022, 17:59

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak legearen kontra egiteko manifestazioa ospatuko du azaroaren 6an Bilbon. Ikasle Abertzaleak, EHIGE, Heize, Ikama eta Steilas, CCOO edota ESK eragileek osatutako plataformak sare publikoa hedatzearen eta eskola pribatuen itunak murriztearen alde egingo du.

Elkarretaratze hau 17.30ean abiatuko da Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzartik eta zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko apustua eta laikotasuna alde batera uztea salatzea bilatzen du. Plataformak auditoriak ere areagotzea nahi du, baita ikerketa horiek igorritako datuak publikoak egitea ere.

EEPH-tik igorritako prentsa ohar batean nabarmentzen dutenez, euskal hezkuntza-legearen aurreproiektuak ez die inongo erantzun egokirik ematen, ezta edonolako baliabiderik ere, eskola publikoaren behar osoak ez direlarik aintzat hartzen.

Beren esanetan, Hezkuntza Sailak azken boladan sare pribatuaren aldeko ekintzak baino ez ditu gauzatu, dekretuen eta agindu ezberdinen bitartez burutu direnak. Neurri esanguratsuenetako bat datorren sei ikasturteotarako itunak luzatzea izan da, nahiz eta haurren jaiotza-tasaren beherakadak hezkuntza zentrootan ikasleen murrizketa eragin.

Era berean, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak gogor egin du plangintza-dekretuaren zirriborroaren kontra. Nabarmendu duenez, azken honek txikiagotu egiten du itunpeko ikastetxe pribatuetan talde edo gela bat osatzeko derrigorrez izan behar den gutxieneko ratioa. Gainera, ituntze-moduluak handiagotu egin direla helarazi du, ikastetxe pribatuen finantzazioak gorantz egin duelarik, baita 2 urteko gelak sistema pribatuaren barnean sartu ere.

Euskal Eskola Publikoaz Harro taldearen adierazpena sinatu ez badute ere, LAB eta ELA sindikatuek ere manifestazio honen alde egin dute beste bi prentsa oharretan eta manifestaziora bertaratzeko beren asmo sendoa aurkeztu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma Hezkuntza legearen kontra manifestatuko da Bilbon