Borrar
Bastida herriaren bista bat. JOSE MARI LOPEZ
Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko dute ekainaren 7an

Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko dute ekainaren 7an

Aurtengo egitasmo honek Arabako Errioxako eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea eta aurrerantzean elkarlanean aritzea du xede

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 16 de noviembre 2019, 22:54

Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan (Araba) ospatuko dute ekainaren 7an. Atzo, azaroak 13, Bastidako herri ikastetxean aurkeztu zuten aurtengo Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia. Aurtengo leloa 'Hazitik gora' izango da. Aurtengo egitasmo honek Arabako Errioxako eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea eta aurrerantzean elkarlanean aritzea du xede. Jai giroan eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatz izan behar duela aldarrikatzea.

Prentsaurreko honetan euskal ikastetxe publikoekin zerikusia duten zenbait pertsona esanguratsuk hartu zuten esku: Mar Mantas eta Iratxe Olazabal, Bastidako eskolako amak, Lurdes Errasti Denon Eskola federazioko presidenteak, Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak, Bastidako eskolako ikasleak eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariak, besteak beste.

Egun berezi honen bitartez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak duen garrantzia ezagutzera eman nahi dute, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Hiriburutik urrun egon arren eta Errioxako mugan, beste ikastetxe publikoak bezala ezinbesteko elementuak direla herritar guztiei kalitatezko irakaskuntza euskalduna eskaintzeko. Gainera, zentro hauen tamaina txikia ere abantaila bat da ikasle bakoitzaren beharretara hobeto egokitzeko.

Kartelaren marrazkiari dagokionez ernamuintzen ari den hazi bati dagokio, kolore desberdinekin islatuta agertzen dena, Arabako Errioxako eskola publikoak bizi duen eraldaketa prozesua irudikatuz. Irudi honen sortzailea Humanos Unidos-eko Miguel Angel Herrera da eskola publikoko aita, hain zuzen.

Sei ikastetxe publiko daude guztira Arabako Errioxan: Bastidako herri ikastetxea, Eltziegoko eskola publikoa, Lantziego ikastola, Ramiro de Maeztu eskola (Oion), Victor Tapia eskola (Biasteri) eta Samaniego institutua (Biasteri). Guztira, 1.170 ikasle eskolaratu dituzte aurtengo ikasturtean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan ospatuko dute ekainaren 7an