Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Aplikazioak euskadin erabiltzen diren txartel digitalak batuko ditu. Irekia

Euskal erakundeen txartelak mugikorrean eraman ahal izango ditugu

Ostegun honetan hasiko dira 'Nik Patrika' app-a probatzen. Probak irauten duen bitartean, Gazte-txartela bakarrik gehitu ahal izango zaio aplikazioari, baina, ondoren, liburutegikoa eta osasun-txartela ere sartu ahal izango dira, besteak beste

Mikel Garcia

Jueves, 8 de junio 2023, 12:59

Gazte-txartela duten gazteek txartela telefono mugikorrean sartu eta dagokion lekuan erakutsi ahal izango dute. Aurrerantzean ez da beharrezkoa izango plastikozko txartela eramatea, 'NIK Patrika' aplikazioa mugikorrean izanda nahikoa izango baita deskontuak eta eskaintzak jasotzeko.

Publicidad

Aplikazioa deskargatu eta txartela mugikorrean sartu ondoren, erabiltzaileak bere burua identifikatu beharko du. Proba amaitu ondoren, beste txartel batzuk digitalizatuko dira, eta 'NIK Patrika'ri gehituko zaizkio, besteak beste, osasun txartela, irakasle funtzionarioen txartelak eta euskal liburutegien sare publikokoak. Donostia, Santurtzi eta Abadiñoko udal kiroldegietara sartzeko identifikazio-txartela ere 'NIK Patrik'an gorde ahal izango dira.

Txartel digitala bitarteko segurua da, telefonoa segurtasun neurri zorrotzak dituelako, eta, beraz, informazio faltsutua edo legez kanpokoa erabili ahal izateko horiek gainditu behar direlako. Telefono mugikorra lapurtuz gero, gaizkileak ezin izango luke aplikaziora sartu; izan ere, appak kode edo hatz marka digital baten bidez edo gailu mugikorraren beraren aurpegi azterketa biometrikoaren bidez kontrolatzen duelako sarbidea.

'NIK Patrika' aplikazio mugikorra Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du, Eusko Jaurlaritzaren programan jasotako eraldaketa digitalaren arloko proiektu estrategikoetako bat den aldetik.

Gazte txartelaren ardura duen organoa Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da, eta erakunde pribatuekin elkarlanean aritzen da gazteei honen abantailak eta deskontuak eskaintzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad