Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Jueves, 8 de junio 2023, 12:59
Gazte-txartela duten gazteek txartela telefono mugikorrean sartu eta dagokion lekuan erakutsi ahal izango dute. Aurrerantzean ez da beharrezkoa izango plastikozko txartela eramatea, 'NIK Patrika' aplikazioa mugikorrean izanda nahikoa izango baita deskontuak eta eskaintzak jasotzeko.
Aplikazioa deskargatu eta txartela mugikorrean sartu ondoren, erabiltzaileak bere burua identifikatu beharko du. Proba amaitu ondoren, beste txartel batzuk digitalizatuko dira, eta 'NIK Patrika'ri gehituko zaizkio, besteak beste, osasun txartela, irakasle funtzionarioen txartelak eta euskal liburutegien sare publikokoak. Donostia, Santurtzi eta Abadiñoko udal kiroldegietara sartzeko identifikazio-txartela ere 'NIK Patrik'an gorde ahal izango dira.
Txartel digitala bitarteko segurua da, telefonoa segurtasun neurri zorrotzak dituelako, eta, beraz, informazio faltsutua edo legez kanpokoa erabili ahal izateko horiek gainditu behar direlako. Telefono mugikorra lapurtuz gero, gaizkileak ezin izango luke aplikaziora sartu; izan ere, appak kode edo hatz marka digital baten bidez edo gailu mugikorraren beraren aurpegi azterketa biometrikoaren bidez kontrolatzen duelako sarbidea.
'NIK Patrika' aplikazio mugikorra Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du, Eusko Jaurlaritzaren programan jasotako eraldaketa digitalaren arloko proiektu estrategikoetako bat den aldetik.
Gazte txartelaren ardura duen organoa Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da, eta erakunde pribatuekin elkarlanean aritzen da gazteei honen abantailak eta deskontuak eskaintzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.