Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Martes, 2 de noviembre 2021, 02:42
Euskal emakumezko idazleei buruzko online ikastaroa izango da ostegunetik abenduaren 16ra arte. Tere Irastorzak emango du, eta guztira, 15 ordu izango dira. Ikastaroaren helburua, azken batean, euskal emakumezko idazleen lanei buruzko interesa piztea da.
Dena den, beste helburu batzuk ere badaude, besteak beste, euskal emakumezkoen irudia eta ezagutza sustatzeko edozein plangintzatan aintzat izan beharreko kontzeptu eta euskarri metodologikoen inguruan hausnarketa egitea, eta eztabaidaren bidez proiektu berriak bideratzeko oinarrizko metodologiak adosten hastea. Ikastaroa euskal emakumezko idazleak sakonago ezagutu nahi dituen edonork egin dezake.
Metodologiari dagokionez, 120 minutu inguruko zazpi saio izango dira. Lehen 90 minutuetan ikastaroaren edukiak landuko dira, eta gainerako 30 minutuak materiala begiratzeko eta iruzkinetarako erabiliko da. Esan bezala, online emango da, baina presentzialki egin nahi izanez gero, Bergarako UNEDen ere egin daiteke. Hala ere, kasu horretan, toki kopurua mugatua da.
Guztira, 15 ordu izango dira, ostegunero, 17.30etik 19.00etara bitartean, eta egin ahal izateko, ikasleak Interneteko konexio egonkorra izan beharko du. Zoom bidez izango dira, beraz, aplikazio hori instalatuta ere izan beharko du, bai ordenagailuan, bai gailu mugikorrean.
Ikastaroa doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, esteka honetan agertzen den inprimakia bete eta bidali beharko du ikastaroa egin nahi duenak. Ikastaroa euskaraz izango da osorik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.