UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 11 de noviembre 2022
'Euskal emakume idazleak gaur' izeneko hitzaldi zikloa ospatzen jarraituko dute datozen asteotan Bizkaiko Diputazioko Liburutegian. Hala, hurrengo lau astelehenetan Bilboko Liburutegiko bigarren solairuan kokatuta dagoen Hitzaldi Aretoan hainbat emakumezko idazle euskaldunen obrak aztertuko dituzte. Arratsaldeko zazpietan abiatuta, saio oro euskara hutsean izango da.
Publicidad
Aurreko astean, azaroaren 7an, Paloma Rodriguez Miñambresek Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia. Gorputza eta kontakizuna' izeneko solasaldia landu zuten. Era berean, astelehen honetan, azaroaren 14an, Jon Martinek 'Karmele Jaio. Aitaren etxeko kafetera zaharra' izeneko mintzaldia eskainiko du.
Azaroaren 21ean, aldiz, Karla Fernandez de Gamboak Leire Bilbaoren 'Haur poesia Bitxopoemak' liburuaren nondik-norakoak aztertuko ditu. Azaroaren 28an Itxaro Gonzalez Guridiren txanda izango da, indarkeria matxistaren tratamendua aztertuko duelarik Maixa Zugastiren L.A.A. nobelan. Azkenik, abenduaren 5ean Aiora Sampedrok itxiko du hitzaldi ziklo hauxe, 'Katixa Agirre: Amek ez dute. Harreraren bidea' izeneko solasaldiaren bitartez.
2018 eta 2020 urteko tarte txikian narrazio-zikloaren aldaketaren sentsazioa ematen zuten bi fenomenok bat egin zuten euskal literatura-sisteman. Izan ere, Eider Rodríguez, Irati Elorrieta eta Karmele Jaio idazleek irabazi zuten Euskadi Literatura Saria 2018, 2019 eta 2020an. Guztiak emakumeak.
Testuinguru horretan, globalizazio eta aintzatespen-fenomeno bat gertatu zen ordura arte euskal sistematik kanpo oso ezagunak ez ziren Katixa Agirre, Eider Rodríguez, Karmele Jaio eta Leire Bilbaoren lanen itzulpenarekin.
Publicidad
Horren harira, EHUko Laida Ikerketa Taldeko kidea den Jon Kortazarrek 'De la periferia al centro: nuevas escritoras vascas' izeneko liburua plazaratu zuen, prozesu guzti hauxe aztertzen duena. Hitzaldi ziklootan liburu honetan aztergai dauden idazleen obren inguruan mintzatzen da Kortazar, eta emakume idazle guzti hauen lana ematen du aditzera, euskarazko idazketaren esparruan ikerketa berezi bat osatuz
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.