

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
pello zupiria
Lunes, 5 de octubre 2020, 13:34
Aiko Dantza Taldeak klase presentzialak alde batera uzteko erabakia hartu du koronabirusak sortutako osasun krisia dela eta. Zuhurtziaz hartutako erabakia dela adierazi dute arduradunek. Gauzak horrela, urte luzez talde jendetsuei hankak erritmoarekin batera eramaten irakatsi eta gero, lehenbiziko aldiz ez dira jendearekin elkartuko. Hala ere, horrek ez du esan nahi gehien maite dutenari uko egingo diotenik. Ezta inolaz ere. Aspaldidanik eskuartean zeukaten proiektu bat gauzatzea eginarazi die pandemiak: euskal dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala martxan jartzea.
Gure kulturako adierazpide zaharrenetako bat punta puntako teknologiara egokitu du Aiko Dantza Taldeak. Ingeniero informatikoen laguntzaz, zuzeneko klaseak online bidez jarraitzeko plataforma bat sortu dute. Klase guztiak grabatu egingo dira, eta eskuragarri egongo dira berriz ikusi nahi dituenarentzat, hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Gainera, edozein gailu elektroniko bidez sartu daiteke. «Pozik eta ilusio handiz ekiten diogu pasarte berri honi. Badakigu askok esango digutela ez dela gauza berbera, baina tira. Lan piloa egin dugu, oso harro gaude eta orain ikusi behar zein izango den jendearen harrera», azpimarratu du Sabin Bikandi maisuak eta Aikoko fundatzaileetako batek.
Plataforma bloke ezberdinetan dago banatuta. Batetik asteroko dantza eskolak daude. Bestetik, 500 pieza baino gehiago pausuz pausu ikasteko aukera, bakoitzak nahi duen tokitik, eta nahi duenean: jota, balsa, polka, mutildantza... «Baina dantzak bakarrik ez, guk dantzatzen irakasten dugu. Ni jatetxe batean hezi naiz, eta ez da gauza bera errezetak ikastea edo sukaldatzen jakitea», nabarmendu du Bikandik. Horretarako baliabideak prestatzea izan da azken hilabeteetan egin dutena.
Hiru hizkuntzatan jarduteak, gainera, publiko askoz zabalagoari heltzea lortuko du. Orain arte, 60 bat pertsonaz osatutako taldeentzako prestatzen zituzten klaseak. Hemendik aurrera, lehen heltzen ez ziren jendearentzako ere izango dira haien aholku eta irakaspenak. «Baziren herri asko Araban edo Iparralden, demagun, non ez ginen haiengana iristen. Plataforma berriari esker, ez dugu mugarik. Buenos Airestik, Italiatik, Danimarkatik, Estatu Batuetatik idatzi digute. Beraiei ere irakatsiko diegu», jakinarazi du Bikandik. Oraindik guzti guztia zehaztu gabe dagoen arren, aurreratu du euskerarazko klaseak astelehen arratsaldeetan izango direla. Gaztelerazkoak, igandeetan arratsaldeko seiretan, eta inglesezkoak, berriz, zortziretan.
Wikidantza bat sortu dutela dio Bikandik, entziklopedia bat. Eta ez da gutxiagorako, 500 dantza baino gehiago grabatu baitituzte. Gainera, behar bezala ikasteko baliabide guztiak eskaintzen dituzte: erritmoa bizkortu edo mantsotu, zati bat hautatu eta behin eta berriz errepikatu... Hori guztirako matrikula irekia dute Aikokoek. Urte osoko matrikulak 160 euro balio ditu, eta hilabeteka ordaindu nahi izanez gero, 19 euro hileroko. Izena emateko izapideak eta ordainketa www.aikoeskola.eus webgunean egin daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Dejan libre a uno de los seis adultos que apalearon a Alex en Amorebieta
Ainhoa de las Heras
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.