Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Paulino Uzcudun, entrenatzen.
Euskal boxeolarien iraganaren eta orainaldiaren zenbait adibide esanguratsu

Euskal boxeolarien iraganaren eta orainaldiaren zenbait adibide esanguratsu

Boxeolari euskaldunek urrezko garaia bizi dute gaur egun, baina euskal boxeoaren hastapenak zahar xamarrak dira

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 4 de junio 2021, 23:11

Euskal boxeloarien arrakasta ez da gaur eguneko gauza soilik. Egia da urteotan euskal boxeoak urrezko garaia bizi duela. Izan ere, hainbat dira azken belaunaldiotan ezagun xamar bilakatzen ari diren boxeolariak. Kerman Lejarraga 'Morgako errebolberra', esate baterako. Bizkaitarrak 32 borrokalditatik 30 irabazi izan ditu, horietako 25 'knock out'-gatik eta Europako txapeldun izan da birritan welter pisuan . Andoni Gago Otxarkoagako boxeolariak, aldiz, esku hartu duen 31 borrokaldietatik 24 irabazi izan ditu, baita luma pisuko Europako txapeldun izatera iritsi ere 2019an.

Jon Fernández bizkaitarrak ere zeresana eman du boxeoaren nazioarteko panoraman. Bere bost urteko ibilbide laburrean 22 alditan igo da ringera, eta horietako 21etan garaipena eskuratu du, 18 'knock out'gatik. Hain izan da Etxebarrikoak (Bizkaia) azken urteotan bizi izan duen arrakasta, non Nazioarteko Boxeo Kontseiluko rankingean hamaseigarren izatera ailegatu zen.

Dena den, euskal boxeoaren hastapenak zahar xamarrak dira. Paulino Uzcudun boxeolari gipuzkoarra, esaterako, hiru aldiz izan zen Europako pisu astunetan irabazle (1926, 1928, 1933). Bere boxeolari ibilbide oparoan 70 borrokalditan parte-hartu zuen, horietako 50tan irabaziz.

Kerman Lejarraga, Jon Fernández eta Andoni Gago, borrokatzen.
Imagen principal - Kerman Lejarraga, Jon Fernández eta Andoni Gago, borrokatzen.
Imagen secundaria 1 - Kerman Lejarraga, Jon Fernández eta Andoni Gago, borrokatzen.
Imagen secundaria 2 - Kerman Lejarraga, Jon Fernández eta Andoni Gago, borrokatzen.

Jose Manuel Urtain gipuzkoarra ere euskal boxeoak inoiz eman duen kirolaririk esanguratsuenetakoa dugu. Hirutan pisu astunen Espainiako txapeldun izan zen, eta baita beste hirutan Europakoa ere modalitate berdinean. 9 urteko ibilbidean (1968-1977), 68 alditan igo zan karratura, 53 irabaziz eta horietako 42 KO lortuz.

Garai hartan ere nabarmentzekoa zen, Agustin Senin bilbotarra 'Iralako tigrea' izenarekin ezaguna zena. Oilo pisuko modalitatean lehiatzen zen, 43 norgehiagokotan esku hartu zuelarik, horietako 42tan garaile izanik, (21 KO). Mariano Echevarria bilbotarra, berriz, pisu erdiastunean Espainiako txapeldun izan zen lau aldiz eta baita beste zortzi pisu astunean ere. Benito Canal ere ezagun xamarra izan zen. Galiziarra jaioterriz, Bilbo izan zuen bizileku. Bilbotarra sei aldiz izan zen Espainiako Txapeldun pisu astunetan, 1971. urtean, Urtainek titulu hori kendu zion bitarte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal boxeolarien iraganaren eta orainaldiaren zenbait adibide esanguratsu