Borrar
Arrantzaleak Bermeon. Maika Salguero
Euskal arrantzaleek hemengo kostaldean harrapatzen duten arrain kopuruarekin bertako populazioa ase daiteke

Euskal arrantzaleek hemengo kostaldean harrapatzen duten arrain kopuruarekin bertako populazioa ase daiteke

Orotara Bizkaiko Golkoan urtean 300.000 tona arrain harrapatzen dira, duela 40 urte arrantzatutakoaren erdia, alegia

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 18 de junio 2020, 22:30

Euskal arrantzaleek hemengo kostaldean harrapatzen duten arrain kopuruarekin bertako populazioa ase daiteke. Orotara Bizkaiko Golkoan urtean 300.000 tona arrain harrapatzen dira, duela 40 urte arrantzatutakoaren erdia, alegia. Hala eman du ezagutzera Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, euskal arrantzaren egoeraren inguruan plazaratu berri duen artikulu batean.

Guztira euskaldunek 76.000 tona itsas-produktu kontsumitu zituzten iaz, eta guztira 301.200 tona arrantzatu ziren bertan. 225.200 tona Espainiar Estatuan nahiz beste herrialde batzuetan merkaturatu dira. Era berean, Euskal Herritik kanpoko itsas produktuak anitzak dira bertako merkatuetan. Hego Euskal Herrira Amerikatik 26.340 tona itsaski ailegatu ziren 2019. urtean.

Bizkaiko Golkoan zenbait espezie nabarmentzen dira, hala nola, sardina, antxoa, legatza, lupia edota atuna. Dena den, beste zenbait espezieren hemengo arrantza ez da bertakoen kontsumoa asetzeko kapaz izaten. Izan ere, euskal kostaldean harrapatzen diren zapo, txipiroi eta urraburruen kopurua bertan kontsumitzen dena baino txikiagoa da.

Euskal arrantzak gaur egun egoera larria bizi du eta arrantzaren errentagarritasuna bera eta eredu iraunkorren biziraupena zail xamarrak dira. Hemengo arrantza ekosistemak ezin du nazioarteko arrantza merkatuetan ezarritako salneurriekin lehiatu.

Gaindegiak aditzera eman duenez, euskal kostaldean 354 ontzi daude gaur egun, 156 Lapurdin, 112 Bizkaian eta beste 86 Gipuzkoan. Baiona-Donibane Lohitzuneko portuak du ontzi kopuru handiena (156 ontzi). Ondoren, honakoak daude: Bermeo (57), Hondarribia (31), Getaria (25), Ondarroa (25) eta Pasaia (18).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal arrantzaleek hemengo kostaldean harrapatzen duten arrain kopuruarekin bertako populazioa ase daiteke