Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
izaskun moyano
Miércoles, 6 de septiembre 2017, 00:40
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak filmen soinu bandak interpretatuko ditu beste behin Donostia Zinemaldiaren baitan, orkestrak berak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak antolaturiko saioan. Emanaldia irailaren 23an izango da, Belodromoan, eta Zinemaldiko arduradunek ziurtatu dute ordu eta erdiko «ikus-entzunezko gozamena» izango dela. Saioa eguerdiko 12etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Horrela, antolakuntzak jakinarazi duenez, 'El laberinto del fauno' (Guillermo del Toro), 'Bienvenido Mr. Marshall' (Luis García Berlanga), 'O Apóstolo' (Fernando Cortizo), 'Nur eta herensugearen tenplua' (duela gutxi zendutako Juanba Berasategirena, omenaldi gisa) eta 'Los Borgia' (Antonio Hernández) lanen musikaren interpretazio sinfonikoa entzun ahal izango da emanaldian.
Partitura horien egileak Javier Navarrete, Jesús García Leoz, Xavi Font, Joserra Senperena eta Angel Illarramendi dira, hurrenez hurren, eta horietako batzuk kontzertura bertaratu eta eszenatokira igoko dira lana aurkezteko. José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean, EOSekin batera ariko dira Nora Goyalde (mezzosopranoa) eta Sergio Falque (baxua) bakarlariak eta Donostiako Orfeoia. Aldi berean, 400 metro koadroko pantailan Carlos Rodríguezek emanaldirako sorturiko irudien muntaia proiektatuko da.
Esan bezala, sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 16tik 22ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo plazan dituen informazio guneetan, 09.00etatik 20.00etara; Donostia Turismoa bulegoan ere jaso daitezke, astelehenetik larunbatera 09.00etatik 20.00etara, eta igandean 10.00etatik 19.00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.