Musika eskola eta kontserbatorioetako 30 ikaslek swing doinuez gozaraziko gaituzte asteartean Gasteizen, bertako Jazz Jaialdiaren egitarauaren barnean (Principal Antzokian, 19.30ean, 15 euroko prezioan). EIJO Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako musiariak dira, bere instrumentazio eta soinuagatik munduan bakarra den taldea, Big banden errepertorio tradizionala eta Euskal Herriko musika tresnak uztartzen baitituzte: alboka, trikitixa, txalaparta eta txistua.
Publicidad
EIJO osatzen duten neska-mutil horiek astebeteko kontzentrazioa eta entseguak egiten ari dira Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, Gasteizko kontzertua baino egun batzuk lehenago eskainiko dituzten ikuskizunak prestatzeko. Hasteko, ostiral honetan, uztailaren 8an, Eibarren izan dira; uztailaren 9an, larunbatean, Azkoitian (entseguak burutzen ari diren Abaraxka aterpetxean bertan) eta uztailaren 10ean, igandean, Arrasaten. Bi egun beranduago, uztailaren 12an, asteartean, alegia, Gasteizen joko dute bertako Jazz Jaialdiaren egitarauaren barnean. 14 eta 20 urte bitarteko ikasleek beraientzat osorik konposaturiko errepertorioa eskainiko dute kontzertuetan, eta aukera ezinhobea izango da gazte hauen talentuaz gozatzeko.
2021eko abenduan egin zituen EIJOk hautaprobak Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen artean. Audizio haien bidez, Euskadiko ikaslerik aurreratuenak aukeratu ziren taldeak kalitaterik oneneko interpretazioak ziurtatzeko. Hogeita hamar ikaslek osatzen dute aurten EIJO, eta, zehazki, tresna hauek uztartzen dituzte: ahotsa, alboka, bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, trikitia, tronboia, tronpeta, txalaparta eta txistua.
Baina zer nolako esperientzia izango da? EIJOk uda honetako kontzertuetan 70 minutu inguruko errepertorioa eskainiko du, taldearentzako propio idatzitako lanekin erabat, Big Banden soinuak euskal musika tradizionalarekin uztartuz. Aurten, EIJOk zortzi enkargu eskatu dizkie nazioartean entzute handia duten konpositoreei, Big Band honentzat lanak idatz ditzaten. Hala, hauek dira EIJOrentzat lanak konposatu dituzten konpositoreak: Miguel Blanco, grammy sari baten irabazle, disko latinorik onenaren atalean, eta SGAEren Jazz Koposizio lehiaketa irabazitako konpositore eta moldatzailea; Carlos Sagi, perkusionista eta konpositorea, eta SGAEren Big Band-entzako moldaketen lehiaketaren irabazle; Sergi Verges, Bartzelonako Conservatori Liceu-ko BIg Band-aren zuzendari; Iñaki Askunze, saxojolea, pedagogoa eta konpositorea, eta SGAEren Big Bandentzako moldaketen lehiaketaren irabazlea hainbat alditan; eta Alain Sancho, European Blues Challenge lehiaketaren irabazlea Travellin Brothers taldearekin, eta Bilboko Kontserbatorioko irakaslea.
Poema del Joven Iñaki Askunze
Maitia Kattalin Carlos Sagi
Trikifunk Alain Sancho
Arratiako Jotea Carlos Sagi
Dirurik Zuririk Alex Davies
Ahohandi Sergi Vergés
Itzultzen Miguel Blanco
Ura eta Lurra Carlos Sagi
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.