Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 13 de marzo 2020, 19:42
Euskadiko Idazleen Elkarteak 'Irakurri, mesedez' egitasmoa jarri du abian. Ekimen hau Loraldia Jaialdiarekin eta BilboMetrorekin elkarlanean jorratu du. Hala, Bizkaiak bizi dituen giro naturalaren zein sozialaren inguruko hausnarketa literarioak uztartu dituzte, irakurzale ezberdinek horietaz goza dezaten.
Hori dela medio, lurralde historiko honetako idazle esanguratsu batzuen testuak erakusketa batean irakurgai izango dira Bilboko metroan. Era berean, proiektu hau borobiltzeko azpiegitura honetan irakurgai dauden testu horietako batzuk Loraldia Jaialdiaren barnean emango zituzten ezagutzera, baina bertan behera geratu denez, itxaron beharko da horretarako.
Aipatu bezala hainbat idazle bizkaitarren testuak egongo dira irakurgai Bilboko Metroan, hala nola, Iñaki Friera, Irati Jimenez, Jon Gerediaga, Julen Gabiria, Karmele Jaio, Kirmen Uribe, Leire Bilbao, Lutxo Egia, Miren Agur Meabe, Nerea Arrien, Paddy Rekalde, Rafa Ugalde, Sonia Gonzalez, Unai Iturriaga, Yolanda Arrieta, Alaine Agirre, Amaiz Iturbide, Asel luzarraga, Goizalde Landabaso, Gotzon Barandiaran, edota Igor Estankona.
Testu denak euskara hutsezkoak izango dira eta bertan letrak kolore ugarirekin eta tipografia ezberdinekin argitaratuko dituzte, publikoarentzat erabat erakargarri izan daitezen. Ion Sarasola diseinatzailea izan da euskarri guztien eta ekimenaren izenburuaren aita.
Euskal Idazleen Elkartea 1982. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua dagoena. 380 bazkidetik gora ditu gaur egun, eta, horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.