Borrar
Euskadiko boxeo txapelketen kartela.
Euskadiko Boxeo Txapelketak, asteburu honetan, Sestaon

Euskadiko Boxeo Txapelketak, asteburu honetan, Sestaon

Lehiaketa Sestaoko Las Llanas frontoian ospatuko da arratsaldeko bostetatik aurrera eta sarrerek 10 euro balio dute lehenik erosita eta 12 lehiatilan eskuratzen baditugu

Martes, 13 de marzo 2018

Euskadiko boxeoak indarra hartu du azken urteetan. Kerman Lejarraga, Jon Fernández, Andoni Gago eta Nacho Mendoza bezalako boxeolariek kirol honekiko zaletasuna gora egitea bultzatu dute eta, egun, gero eta ohikoagoa da 'noble artea' praktikatzen duen jendea gure kaleetan aurkitzea.

Profesionalen maila igo dela argi dago, baina ez da kasualitatea izan. Azken hamarkadan, profesional askok harrobiko kirolarien lehiakortasuna hobetzea lortu dute eta, zalantzarik gabe, idolo lokal berrien agerpenak boxeoarekiko interesa pizteko balio izan du ere bai. Gero eta gimnasio gehiago dago Bilbo, Gasteiz eta Donostian; komunikabideek gaur egun garrantzia gehiago ematen diote boxeoari, eta telebistan gero eta presentzia handiagoa dute kirolari hauen arteko lehiek. Zalantzarik gabe, boxeoa pil-pilean dago.

Borrokaldi amateurrei garrantzia handiagoa ematea ezinbestekoa da, dena den, hazkuntza hori benetan gauzatu nahi badugu. Aipatzekoa da otsailean zehar Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako boxeo txapelketak ospatu direla eta asteburu honetan Euskadiko txapelketen txanda izango dela Sestaoko Las Llanas frontoian. Aukera ezinhobea, boxeolariek esperientzia hartzen jarrai dezaten eta gimnasioan landutakoa ring gainean erakutsi ahal izateko ere bai.

Euskadiko txapelketak arratsaldeko bostetan hasiko dira Sestaon eta gure lurraldeko borrokalari afizionatu onenak izango dira bertan. Sarrerek 10 euro balio dute lehenik erosita (12 lehiatilan eskuratzen baditugu) eta pisaketa arratsaldeko hiruretan izango da, nahiz eta lehiaketa bi ordu beranduago hasiko den. Gauzak horrela, interesdunek aukera ezinhobea izango dute lehiakide hasiberrien boxeoaz gozatzeko, eta, agian, etorkizuneko txapeldun bat ikusiko ahal izango dute ere bai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadiko Boxeo Txapelketak, asteburu honetan, Sestaon