Borrar
Euskadiko bost saltoki handik Euskaraldiarekin duten konpromisoa berretsi dute

Euskadiko bost saltoki handik Euskaraldiarekin duten konpromisoa berretsi dute

El Corte Inglés-ek, Carrefour-ek, Uvesco-k (BM), Mercadona-k eta Eroski-k euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko urratsak emateko konpromisoa berretsi dute ostiral honetan Bilbon egindako agerraldian

Zurekin

Viernes, 11 de noviembre 2022, 12:35

Aste bat baino ez da falta Euskaraldiaren hirugarren edizioa hasteko. EL CORREO egunkariak, beste enpresa askok bezala, ekimenean parte hartuko du bere ariguneak sortuz, baina azpimarratzekoa da ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handiko bost saltoki handik bat egin dutela ariketa sozialarekin. El Corte Inglés-ek, Carrefour-ek, Uvesco-k (BM), Mercadona-k eta Eroski-k euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko urratsak emateko konpromisoa berretsi dute Bilbon egindako agerraldian. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizek eta Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijok ere parte hartu dute agerraldian merkataritza gune hauetako ordezkariekin batera.

Azaldu dutenez, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eta merkataritza entitate hauen arteko lankidetza 2016. urtetik dator. Orduan euskararen erabileraren normalizazioan aktiboki inplikatzeko konpromisoa hartu zuten aldeek. Hala, orain, aurreko edizioetan bezala, Euskaraldiarekin bat egin dute eta beraien langile, bazkide eta bezeroei ariketa sozialean parte hartzeko deia luzatu die.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak gogorarazi duenez, merkataritza gune hauek aurreko edizioetan ere Euskaraldiaren babesle eta «langileen aktibazioaren eragile izan dira». Sailburuak gaineratu du «eguneroko bizitzan gero eta toki handiagoa duten espazioak direla saltoki hauek, izan erosketak egiteko, izan aisialdiaz ere gozatzeko ere. Euskararen aldeko jarrera honekin zerbitzuaren kalitatea bermatzen dute: kontsumitzeko aukerak bertakoa den hizkuntzan ere eskaintzeak esan nahi du kontsumitzaileak hautatu duen hizkuntzan erantzutea, Zerbitzua ematea. Eta hori kalitatezko Zerbitzua ematea da».

Euskaltzaleen Topaguneko Kike Amonarrizek era guztietako entitateak ariguneak sortzeko hartzen ari diren konpromisoa azpimarratu du, «erakundeen funtzionamendua euskalduntzeko urratsak emango dituztela adierazten duelako eta herritarroi euskaraz aritzeko babesguneak eskaintzen dizkigutelako». Euskaraldia abiatzeko astebete falta denean herritarrak «ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta Euskaraldian izena ematera» deitu ditu Amonarrizek, «hizkuntza ohitura aldaketak egin eta ingurukoengan eragiteko garai egokia izango da eta».

Euskaraldiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Ahobizi edo Belarriprest rolean izena eman nahi duten herritarrek izenematea.euskaraldia.eus webgunera jo behar dute. Eta aurreko edizioetan parte hartu zutenek ere parte hartzea berretsi behar dute. Entitateek ere Euskaraldiaren atarian eman dezakete izena eta beraien erakundeetan Ariguneak sor ditzakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadiko bost saltoki handik Euskaraldiarekin duten konpromisoa berretsi dute