Borrar
Bide telematikoz bildu dira antolatzaileak egitasmoaren antolaketari «behin betiko bultzada emateko».
Euskadik eta Quebecek kultur programa bat jarriko dute martxan elkarrekin

Euskadik eta Quebecek kultur programa bat jarriko dute martxan elkarrekin

Urte honen bigarren seihilekoan eta 2022an, hainbat euskal sortzaile garaikidek haien lanak erakutsiko dituzte Kanadako hirian

Pello Zupiria

Martes, 1 de junio 2021, 21:37

Aurtengo bigarren seihilekoan eta 2022an euskal kultura eta arte sorkuntza garaikideak erakusleiho bikaina izango du ozeano Atlantikoaren bestaldean. Eusko Jaurlaritzak, Quebeceko Kultura eta Komunikazio ministeritzarekin duen hitzarmenaren bidez, Season Québec-Pays Basque joan etorriko egitasmoa jarriko du martxan. Bertan, gure herriko artistek haien lanak erakutsi ahal izango dituzte Kanadako hirian, eta berean, hangoenak Euskadin ikusteko aukera egongo da.

Quebec eta Euskadiren arteko kultura lankidetza programa joan den denboraldirako zegoen pentsatua, baina pandemiaren ondorioz aurtengora atzeratu behar izan da. Gauzak horrela, egitasmoaren antolaketari «behin betiko bultzada emateko», Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntzako Politika sailburua, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia, Myriam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Quebeceko Kultura eta Komunikazio ministro den Nathalie Royrekin bildu dira, bide telematikoz.

Gutxi barru hasiko den egitasmoa, Etxepare Euskal Institutuak 2019an ekin zion Euskadi Basque Country estrategian kokatzen da, non lehentasunezko lurraldeekin kultur lankidetzarako marko bat sortu eta programa bat garatzen den. Duela bi urte, adibidez, Eskozian, Scotland Goes Basque ekimenaren bitartez, euskara eta euskal kultura zabaldu ahal izan ziren.

Oraingoan, Quebeceko eta Euskadiko hiri nagusiak izango dira kultur emanaldiak jasoko dituztenak, eta denetarik egongo da: literatura, dantza, antzerkia, ikus-entzunezkoa, musika eta arte plastikoak. Gainera, bi komunitateetako erakunde, eragile eta artistek parte hartuko dute. Martxan jarriko diren proiektuen artean, Itzultzaile Berriak – Nouveaux Traducteurs, Université LAVAL / Mintegia: 'La voix des autres - Besteen ahotsa', Ecole de Danse Montreal / Dantza Sorkuntza Egonaldia izango dira, besteak beste. Batzuk, osasun egoerak horretarako aukera eskaintzen badu, presentzialak izango dira. Beste batzuk aldiz, online egingo dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadik eta Quebecek kultur programa bat jarriko dute martxan elkarrekin