Borrar
Euskadi Fundazioaren txirrindulari taldearen aurkezpena. BORJA AGUDO
Euskadi Fundazioak denboraldi berrirako txirrindulari taldea aurkeztu zuen asteartean

Euskadi Fundazioak denboraldi berrirako txirrindulari taldea aurkeztu zuen asteartean

KIROLAK ·

Taldearen hirugarren denboraldi honetako estreinaldira 500 zale inguru bertaratu ziren

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 22 de enero 2020, 22:10

Euskal Fundazioak denboraldi berrirako txirrindulari taldea aurkeztu zuen pasa den asteartean, urtarrilak 21. Aurkezpen ekitaldia San Mames zelaiko areto batean ospatu zen. Taldearen hirugarren denboraldi honetako estreinaldira 500 zale inguru bertaratu ziren. Hala, aurten Euskadi Fundazioak Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) Bigarren Mailarako urratsa eman du. Agertokian gizonezkoen elite mailako taldeak, 23 urte azpikoak eta emakumezkoenak esku hartu zuten.

Mikel Landa txirrindulari profesionalak eta Euskadi Fundazioko presidenteak nabarmendu zuenez, emaitzak lortzea ez da erraza izango, inoiz ez baita erraza izan. Dena den, bere esanetan: «errepidean izaera erakustea eskatu behar zaio Euskadi Fundazioari».

Aipatu bezala aurten euskal txirrindulari taldeak Kontinental Profesional mailarako saltoa eman du. Landak gaineratu zuenez: «negua oso gogorra izan da, aurrekontu handiagoa behar da, txirrindulari gehiago, baliabide gehiago, erronka handia da hauxe».

Fundazioak aurtengo denboraldirako laranja kolorea aukeratu du elastikorako, Euskaltel Euskadi txirrindulari talde profesional ohiari keinu egitea bilatuz. Landak helarazi zuenez, oraingoz, kolorea eta izpiritua da bi euskal talde ezberdin hauen antzekokatsun bakarra.

Euskal txirrindulari taldeak egutegi oparoa aurkezten du aurtengo denboraldirako. Hortaz, bi taldetan sailkatu dituzte erronkak: batetik, San Juanen (Argentina) eta Mallorcan (Espainia) egongo dira; eta, bestetik, Espainia hegoaldeko probak jokatuko dituzte. Gero etorriko dira Kataluniako Volta, Euskal Herriko Itzulia, taldearen helburu nagusia, eta Donostiako Klasikoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadi Fundazioak denboraldi berrirako txirrindulari taldea aurkeztu zuen asteartean