Zero points
Buru-belarri ·
Eurovision jaialdia bueltatu zen larunbatean Italiaren garaipenarekin. Guztiek ez zuten merezitakoa jasoSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Eurovision jaialdia bueltatu zen larunbatean Italiaren garaipenarekin. Guztiek ez zuten merezitakoa jasoLan egin arren. primeran pasatu nuen larunbatean. Eurovision jaialdia bueltatu zen (luzeegia izan da askorentzat bi urteko gabezia hau). Jaia Rotterdam-en ospatu zen, 2019ko Herbehereaken garaipena dela eta. Beti bezala, dibertigarria izan zen: arraroa, dantzagarria, hunkigarria, miresgarria... Zaila da interesik ez aurkitzea telebistaren aurrean. Aurten ere motzegia egin zitzaidan. Behintzat musikaren atala, bozketa atala normalean luzeegia egiten baitzait. Eta Espainiako ordezkariari... askoz gehiago.
Blas Cantó edo aurreko urteetako ordezkarien balioetsia nahiko txarra izan da beti Europa mailan. Nahiz eta ondo abestu, ez dute inolako etekinik ateratzen puntuak banatzerako orduan. Asteburuan ikusleen abestirik gustukoena Italiakoa izan zen, eta haien deiei esker irabazi zuten. Glam rock estiloko abesti bat eskaini zuten. Sua eta abeslariaren ahotsa izan ziren nagusi.
Baina oraingo honetan 'galtzaileei' buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Aipatutako Blas Cantók sei puntu baino ez zituen atera. Sari txikia iruditu zitzaidan ondo baino hobeto abestutako kanta batentzat. Hala ere, musikariak ez zuen irribarrea galdu eta eredu ezin hobea eman zuen. Bere ametsa jaialdian egotea zen, eta bete egin zuen. Oso hunkituta ikusi genuen eszenatoki gainean bere amonari omenaldi ederra egin ondoren.
Berak behintzat 6 puntu lortu zituen, baina Erresuma Batuak... ezta bat ere ez. Tamalez, ez zioten ez epaileek ezta ikusleek punturik eman. Hutsik bueltatu da etxera. Hori bai, zutitu egin zen, ikusleei eskerrak eman zizkien eta Rotterdameko aretoko txaloak jaso zituen. Egoera horrek asko goibeldu ninduen. Batez ere bere abestia nahiko interesgarria iruditu zitzaidalako. James Newmanek ahots ederra dauka eta irudi ona eman zuen eszenatoki gainean. Zigorra gogorregia iruditu zitzaidan.
Hau ikusita, nola ez dute ba ibilbide sendoa duten musikariek Eurovisioni uko egingo? Ez dute lehiaketan parte hartu nahi, 'galtzeko' aukera asko daudelako. Eta irabaztea... gero eta zailagoa da. Beraz, jarrerarik onena Cantók eta Newmanek izandakoa da. Jaialdian parte hartzea da saria. Milioika ikusleen aurrean abestea promozio aukera bikaina da. Eta giro ezin hobea izaten da bertan. Irabaztean bakarrik pentsatzea da galtzeko modu bakarra. Esperientzia gozatu behar da eta bozketari eman beharreko garrantzia eman: zero points.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.