Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
AMAlia Ibargutxi
Martes, 5 de junio 2018
LGTB pertsonen hilabetea da ekaina, New York-eko Greenwich Village auzoan jazotako manifestazio eta erasoen harira. Marsha P. Johnson-ek jaurti zuen lehen adreilua, kolektiboko lagunen eskubideak aldarrikatzeko iraultza hasi zuena. Emakume beltz, trans eta bisexuala zen, prostituzioan lan egiten zuena. Orain, 49 urte geroago, Europar Batasuneko Auzitegiak sententzia bat argitaratu du onartuz 'ezkonkide' hitzak gizon eta emakumeei egiten diela erreferentzia, direla bikote heterosexuala, direla bikote homosexuala.
Sententzia hau Relu Adrian Coman errumaniarrak, eta bere senar Robert Clabourn Hamilton estatubatuarrak 2012an jarritako eskaera baten erantzuna da. Bruselan ezkondu ziren. Gero, Errumaniara bizitzera joateko paper-baimenak betetzen hastean, azaldu zitzaien arazoa. Izan ere, familiako kide bihurtuta ere, Errumaniako agintariek ez zioten hiru hilabete baino gehiagoko erresidentzia baimenik eman nahi Clabourn Hamiltoni.
Europar Batasunean askatasunez mugitzeko printzipioaren aurkako erabaki hori hartzeko garaian, Errumatiatik azaldu zieten Errumaniatik, «ezkonkide hitzak ezin ziola beste gizonezko bati egin erreferentzia, sexu bereko pertsonen ezkontzak ez daudelako baimenduta bertan».
Errumaniako auzitegiari errekurtsoa jartzea erabaki zuen orduan bikoteak, zirkulazio askea eragozten zien «orientazio sexualean oinarritutako diskriminazioa» egotzita. Errumaniako Auzitegi Konstituzionalak Batasunera bideratutako prozesu judizialak argitara eman duenez, «ezkonkide» hitzak bikote heterosexual eta homosexualei egiten die erreferentzia.
Ez da hau ulertu behar, hala ere, Errumaniako sexu bereko ezkontzen legalizazio masibotzat. Sententziaren arabera, Batasuneko mugimendu-askatasunera mugatzen da epaiaren eragina. Hau da, herrialdeek erabakitzen jarraituko dute ezkontza hauek legalizatu edo ez, baina ezingo diote inoren senar edo emazteri herrialdean bizitzeko baimena ukatu bikotekidearen sexuaren arabera.
Europar Batasunean libreki mugitzea eragozteko «ordena publikoaren aurkako» arrazoiak onartzen dira, eta senar edo emaztea izatea ez da horietako bat. Era berean, LGTB pertsonei eskubide berdinak emateak ez duela «identitate nazionalen» aurka egiten gogorarazi du sententziak.
Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren arabera, Batasuneko estatuek sexu bereko lagunen ezkontzak legeztatzeko betebeharra dute, eta hori Europako Giza Eskubideen Auzitegiak askotan gogorarazi badie ere, oraindik asko dira egin ez dutenak. Egun, hamabi herrialdetan legeztatu dituzte ezkontza hauek: Alemanian, Maltan, Herbeheretan, Belgikan, Espainian, Suitzan, Portugalen, Danimarkan, Frantzian, Luxenburgon, Finlandian, Irlandan, eta Erresuma Batuko Ingalaterra, Gales eta Eskozian. Esan beharra dago, hala ere, asko direla eskumen gutxiago ematen dituen, baina legezko bateratze ereduak dituzten herrialdeak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.