Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Lurrean botatako panpina bat, haur baten bahiketa islatzen duena. Fotolia
Europan 250 mila adingabe desagertzen dira urtero

Europan 250 mila adingabe desagertzen dira urtero

Andaluzia, Extremadura, Kantabria, Madril eta Bartzelona dira, QSDglobal fundazioaren arabera, deseskalatze honetan kasu dramatiko gehien erregistratzen ari diren tokiak

NAHIKARI CAYADO

Sábado, 6 de junio 2020, 21:20

Ez da zifra makala. Urtean 250 mila haur edo nerabe desagertzen dira Europan. Ehundaka mila familiek gehien maite dutena galdu egiten dute, aireak eraman izango balitu bezala eta agur esan gabe. Hor daukagu Madeleine McCannen kasua. Izan ere, azken egunetan Alemaniako Fiskaltzak Madeleine McCann susmagarri berriaren eskuetan hil zela onartu du.

Egunero sufritzen ari diren guraso eta senide guzti horien omenez, urtero, nazioarteko haur desagertuen eguna ematen da maiatzean. Ospakizun bat izatea baino, gizartean kontzientzia sortzea bilatzen da egun horretan familiei esperantza izpi bat ematen zaien aldi berean. Espainiako QSDglobal fundazioak, desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzen duenak, esaterako, egun osoan datu basean dauden adingabe guztien kartelak banatu zituen, solidaritate keinu gisa. Hemen klikatuz ikus daitezke.

Izan ere, fundaziotik jakinarazi dutenez, Andaluzian, Extremaduran, Kantabrian, Madrilen eta Bartzelonan oso hein handian igotzen ari da deseskalatze honetan haur eta nerabe desagertuen kopuruak. Estatuko Barne Ministerioak desagertuta daudenen irudiak eta datuak argitaratu ditu hiritarren laguntzarekin aurkitzen saiatze aldera.

Konfinamenduak iraun duen bitartean baina, desagertutakoen familiak ez dira isilik egon. Online eginiko elkarrizketen bidez, beraien sentimenduak eta eskariak helarazi dituzte galdu dituzten senitartekoen omenez. Berrogei audio argitaratu dira momentuz, horietako batzuk alarma egoeran gertatu izandakoak eta beste hainbeste epe luzeko desagerpenetakoak. Haietan guztietan baina, ziurgabetasuna eta itxaropena dira gehien errepikatzen diren hitzak. Hemen klikatuz entzun daitezke testigantzak.

Fikziozko telesaila

Hilabete honetan bertan horietako zenbait kasu fikziora eramango ditu Mediaset-ek. Juan Echanove aktore madrildarra izango da protagonista nagusia eta, QSDglobal fundazioak aurreratu duenez, telesailak gizartea sentsibilizatzera eta kontzientzia hartzera bultzatzea espero dute.

Fikzioaren aurkezpen ofiziala pasa den urtean egin bazen ere, 'Desaparecidos' izenarekin ezagutuko den telesaila datorren 19an, ostiralean, ikusi ahal izango da telebistan lehenengoz. Echanoverekin batera, Maxi Iglesias, Chani Martin eta Amanda Rios aktoreek osatzen dute aurpegi ezagunen zerrenda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Europan 250 mila adingabe desagertzen dira urtero