1977an europar mendebaldean krisi ekonomikoaren eraginez punk mugimenduak eztanda egin zuen garaian, Europa ekialdean, orduko Txekoslovakian hain zuzen, Jan Patocka filosofoa hil zen. Patocka '77 Gutuna'ren bultzatzaileetako bat zen, erregimen komunistaren aurka mugitzera eragiten zuen dokumentua, alegia. Bere konpromiso politikoaren ondorioz, Patockak indarrezko galdeketak eta torturak jasan behar izan zituen, heriotzaren besoetan jartzeraino.
Publicidad
Azken hamarkadetan, Patockaren garrantzia handituz joan da europar filosofian. Hori azaltzen duten hiru arrazoi aipa daitezke. Lehendabizi, Patockaren lekukotasun politikoak azpimarratzen duena da erresistitu egin beharra dagoela boterearen sistemak gizakia gauza ez ezinbestekotzat hartzen duenean. Bestalde, Patockaren filosofiak mendebaldeko existentzialismoak zituen ahulezia etikoak zuzentzen ditu. Esate baterako, Heideggerrek eta Patockak heriotzari funtsezko garrantzia ematen zieten, baina Patockaren kasuan heriotzak bestearekiko irekiera argiagoa eta indartsuagoa sustatzen zuen.
Azkenik, Patockak bere babesleku intelektualetik europar identitateari buruzko gogoeta interesgarri bat egin zuen. Harentzat, Europak ideia garrantzitsu bat islatzen du, izpirituaren zaintzarena. Patockarentzat izpirituaren zaintzak esanahi bikoitza du. Lehen esanahian, Europak izendatzen du bere buruaz zalantza egiteko keinua. Historian lehen aldiz Europan gertatzen da zalantza egite hori. Patockak dio zalantzan jartzea ez dela ahulezia baten zeinua. Alderantziz, jakintza sendoago baten bidea irekitzen du zalantzak. Bigarren esanahia da bide horrek ideal bat edo irizpide bateratzaile bat eskatzen duela, ez dela gauzez gizartean zirkulatzen duten iritziekin konformatzen. Bi joera horiek elkar indartzen dute; zalantza eta bateratzea dira Patockarentzat Europar identitatearen zentzu filosofikoa.
Patockaren hausnarketan Europaren ideiak sorrarazten dituen zalantzak zentzu positiboa du. Esan daiteke zalantza bera eta demokraziaren ideia eskutik doazela. Ideien eremuan zalantzak arnasaren funtzioa betetzen du. Ideien sistema batean kanpoaldearekin beharrezkoa den harremana mantentzen laguntzen du zalantzak. Patockak Europari buruz zuen iritzia baldintza historikoetan oinarritzen zen. Harentzat, filosofia eta botere gordina elkarren aurkako indarrak ziren.
Azken lau hamarkadetan Europaren irudia nolabait ahuldu egin da. Eredu politiko batekin identifikatu da batez ere (Europar Batasunarekin) eta ekonomiaren gorabeherek Europaren kontzeptu filosofikoak izan zezakeen kutsu idealista hustu egin da. Hala ere, Europaren aldeko ahalegin intelektualik ere gertatu da. Horien artean interesgarria da Ulrich Beck soziologoak 'Das deutsche Europa' (2012, Alemaniar Europa) liburuan jasotzen duena. Becken ustez, erakunde politiko bat izateaz gain Europa kontzeptu filosofiko bat ere bada. Kontzeptu horren baitan atzeman daitezke askatasuna, munduarekiko irekitasuna eta tolerantzia.
Publicidad
Becken ustez, Europak bi norabide nagusi ditu. Lehena da Hegel filosofoaren norabidea. Ikuspegi horren arabera, Europa osatzen duten nazio bakoitzaren norberekeriak irtenbide bat asmatzen du, Europa osotasunean amildegira doan bitartean. Beckek dio osina hurbiletik ikusteak efektu sendagarri bat izan dezakeela, bakarkako lasterketek ezbeharrera garamatzatelako. Bigarren norabidea Carl Schmitt politologoarena dela dio Beckek. Autore horren teorian, Estatua beharrizan larrian baldin balego, zilegi litzateke salbuespeneko egoera bat aldarrikatzea. Schmitten salbuespenezko egoerak esan nahi du oinarrizko eskubideak eta askatasun orokorrak suspenditu egiten direla eta sistema osoaren legitimazioa subiranoaren azken erabakian oinarritzen dela.
Subiranoaren erabaki horrek, gainera, ez luke zertan zuzenbidearen legitimazio orokorra izan beharko. Bigarren norabide hau botere autoritarioarena da, diktadura arruntarena. Zuzenbideak suspenditzen dituen sistema orok boterearen legitimazioa pertsona baten borondate hutsean oinarritzen baitu. Beckek 2012an hausnartu zituen ideiak hamar urte geroago bete-beteko aktualitatea dutela hautematen da.
Publicidad
2019an John E. Roemerrek kooperazioari buruzko liburu interesgarri bat argitaratu zuen. 'How we cooperate' (Nola kooperatzen dugun) deitzen da liburua eta bertan Roemerrek eredu kantiar bat garatzen du. Romerren abiapuntua da ikertzea nola gertatzen den kooperazioa giza multzo batean bakoitzak modu norberekoian jokatzen duenean. Eredu ezagun baten arabera, kooperazioa gertatzen da elkarrekiko harremana denboran zehar luzatzen denean. Horrelako harreman batean alde bateko partaideak ez badu kooperatzen, hurrengo aldian zigortua izango da. Eredu honen adibide gisa Roemerrek arrantzaleen jokaera jartzen du, non arrantzale bakoitzak duen arrain kopurua gainditzen denean, guztien onerako, hurrengo arrantzaldian zigortua izaten den. Romerren ustez planteamendu hori akasduna da, zigorrean jartzen baitu arrakastaren gakoa, ez elkarri laguntzeko berezko borondatean.
Hori zuzentzeko, Roemerrek kantiar orekaren eredua proposatzen du zein den estrategia onena bi alderdiek estrategia bera erabiltzen baldin badute. Hau da, kantiar oreka dugu gizarte-jokalari bakoitzak galdetzen duenean: zer da biok egitea komeni zaidan estrategia? Jokalari bakoitzak uste duen estrategia onena, biek burutzen duten guztian, hori da zigorrik gabeko kooperazioa posible egiten duen ikuspuntua.
Publicidad
Roemerrek aipatzen du horrelako gizartezko planteamenduak jarrera simetrikoa eta komunikazio fidagarria eskatzen dituela. Hori dela eta, zigorrean eta botere gordinean oinarritutako eredua baino aberatsagoa eta gizakizko kutsu sakonagoa du kantiar orekak. Europar baloreak eguneratzeko aintzat hartu daitezkeen estrategia anitzen artean esan daiteke kantiar oreka dela partaidetza zabalena eta sufrimendu gutxiena bultzatzen dituena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.