Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Proiektuak idazteko, garatzeko edo aurreproduzitzeko fasean egon beharko dira. Adobestock

Euroeskualdeko Ikus-entzunezkoen Sarira lanak aurkeztu, ostiralera arte

Lan irabazleak 6.000 euro jasoko ditu, eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, «interesdunek euskara hutsezko lanak aurkez ditzakete». Metrajearen %80 animazioa duten miniserieak, telesailak, film laburrak edo film luzeak izan beharko dira

Jan Echevarría

Miércoles, 10 de enero 2024, 16:36

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ikus-entzunezko lantaldeak abarazitako Euroeskualdeko Ikus-entzunezkoen Sariaren laugarren edizioan lanak aurkezteko epea ostiral honetan bukatuko da. Eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, iazko edizioan bezala, aurtengo ardatza ikus-entzunezko animazioa izango da. Halaber, gogorarazi dute «interesdunek euskarazko lanak aurkez ditzaketela».

Publicidad

Hautagaiak Akitania Berrikoak, Euskal Autonomia Erkidegokoak (EAE) edo Nafarroako Foru Erkidegokoak izan behar dira eta lan irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Gutxienez metrajearen %80 animazioa duten miniserieak, telesailak, film laburrak edo film luzeak aurkez daitezke.

Proiektuak idazteko, garatzeko edo aurreproduzitzeko fasean egon beharko dira, eta kanpoan geratuko dira dagoeneko ekoizpen jarduerak hasi dituztenak. Hautatua izateko aldez aurreko baldintza ez bada ere, gomendatzen da proiektuek finantzaketa konpromisoa izatea edo, gutxienez, ekoizpen aurrekontu osoaren %10 ziurtatua izatea.

Saria bi fasetan antolatuko da. Profesionalen epaimahai batek egindako aurretiko hautaketaren ondoren, aukeratatutako 3-6 proiektuek beren pieza defendatzeko aukera izango dute martxoaren 5ean Cartoon Movie izeneko animaziozko film luzeen koprodukziorako europar foroan egingo den 'pitching' saio batean. Foroa martxoaren 5etik 7ra egingo da Bordelen.

Kalitate artistikoa eta edukiaren berezitasuna (40 puntu), garapenaren eta aurrekontuaren egoera (40 puntu) eta euroeskualdearen sustapena (20 puntu) ebaluatuko ditu epaimahaiak.

Animazioaren sorkuntza saritzen

Euroeskualdeko Ikus-entzunezkoen Sariak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea du helburu 2021etik, lurraldeko industria, talentua, kokalekuak, hizkuntza, historia eta gainerako aberastasunak balorizatuz.

Publicidad

2023ko edizioa izan zen ikus-entzunezko animazioaren sorkuntza saritzera bideratu zen lehena, eta Beatriz Lemak zuzendu eta Unikok ekoitzitako 'El cuerpo de Cristo' saritu zen. Saria Next Lab Finance & Tech Navarra jaialdiaren bigarren edizioan banatu zen, eta egileak idatzi eta ekoitzitako izen bereko komikia egokitzeko proiektu bat gailendu zen. Aurreko edizioetan, Itziar Minguez eta Pedro Fuentesen 'Entre muros' eta Isis Letterierren 'Saisons d'oiseaux' lanak saritu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad